Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Besta ondo
Iragan dira aurtengoak ere giro hoberenean. Igandeaz baizik ez mintzatzeko, domaia arratsaldean egin dituen ortzantz eta euri erauntsiek jin gogo zuen usaiako jende saldoa gibelarazi baitu. Hala ere jendalde ederra bildu da eta kabalkadako dantzak oro eman, aterturik denak pozik. Zer izanen zen bertzela, hilabeteak ikasten eta errepikatzen arizanik, egun horren beha zauden guzientzat? Badute segur merezimendu haur eta gazte horien moldatzen arizan direnek...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Bestak Ibarrunen
Urtero bezala, San Mikel ospatua izanen da Ibarrun auzoan, egitarau mamitsu batekin. Irailaren 29an (20:00), mus lehiaketa Inharria baserria, lekuan bertan izen-emaitea, 10€ kide bakoitz. Auzoko zintzur-bustitzea Loaziz taldeak animatua. Larunbatean, irailaren 30ean, goizarekin palantxako finalak, ondotik aperitifa eta xerri-kume errearen bazkaria, arratsean Elektrotxufla txaranga, Aho Zakil Konexion, Xutik eta DJ Gared. Igande goizean (10:00)...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Sartzea Herriko Sozial Zentroan
Ikusgarriak erretretatuentzat - Aurten ere Sozial Zentroak, Baionako Scène Nationale egiturarekin uztarturik, herritar erretretatueri eskaintza berezia egiten diete ikusgarri batzuetara joaiteko prezio eta baldintza ezin hobeetan. Garraioa ere segurtatua da. Tokiak mugatuak dira eta hortaz gehiago jakiteko bilkura bat eginen da Elgar Zentroan urriaren 12an (14:30), Emile Lavigne gelan. Bilkuran parte hartzeko izena eman...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, lehen taldeak 35-34 irabazi du Rodez taldeari, gaitzeko partida baten ondotik.
Prenazional mailan, bigarren taldeak 25-18 galdu du, Canejan taldeari. Frantziako xapelgoan, hemezortzi urtez petik den Irisarri-Atharratze taldeak Lormont hirian 25-35 galdu du.
Nesketan, nazional 3. mailako Kanbo-Irisarrik 21-33 galdu du Tyrosse hirian.
Heldu den larunbateko partidak - Nazional 2 mailan, lehen taldea...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Ebiakoitz huntan, Mendi Alde eskolaren besta dugu. Eguna mezarekin hasiko da (10:00), klikak alaiturik. Gain huntako asteburuko meza bakarra izanen da. Eguerditan, bazkaria trinketean, jaten ahalko da:meloia eta xingarra, basurde saltsa edo xerriki errakia lur sagarrekin, gasna, eta bixkotxa. Arno eta kafea denak barne 25€ren truk. Basurde saltsa etxerat ereman ditaike 20€tan kiloa. Tokiak mugatuak izanez, galdegina da izenak aitzinetik emaitea Elodie deituz 06-42-82-52-04 edo Aurélie...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Kasu jatekoari
Herriko kontseilua bildu da Ziburun. Alde batetik, erabaki dute azterketa asko aitzina segitzea ingurumenaren onetan. Jadanik urrats baliosak badirela eginak, bainan beste frango egin behar ondoko egunetan eta ondoko urtetan. Beste gai bat, haurren jantegian sobera gauza, sobera jateko den bezala erraiteko, andeatzen dela batere funtsik gabe eta ez dela hola segitzen ahal. Haurren aitamak bai eta kasu egileak behar direla beraz mugitu holakorik ez dadin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016