Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

Pastore Lore bestak 20 urte

Asteburu huntan iraganen da, aurten 20 urteak ospatzen direla. Ostiralean (20:30) Erramun Martikorenak elizan kantaldia emanen du, Azkaingo turismo bulegoan txartelak atxikitzen ahal dira. Larunbatean haurrentzat animazio desberdinak aurreikusiak dira (16:30), mutxikoak (18:30) eta ondotik pilota partida. Igandean, pottoka hazleen abiatzea Larrunetik (7:30), merkatua (9:30), pottoken herrian heltzea (11:00), artzain xakur txapelketaren finalak (15:00) eta Menditarrak taldearen kantaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

Heriotze: Anita Oteiza - Ezkontza - Aiherra-Antzuola eguna - Ondoko hitzordua

Heriotze: Anita Oteiza

Joan den astean zendu zen Anita Oteiza, Bordalandako etxekandere xaharra, 84 urtetan. Bazuen hilabete bat ospitalean sartua zela eta bazakien zer gertatzen zitzaion, bururaino eta azken eguna arte burua arras argi atxiki baitu. 1965ean Aldudetik jinik bere 3 anai-arrebekin eta burasoekin, Bordalanda etxaldea erosi zuten eta hor plantatu ziren. Zorigaitzez Pierre bere senarra 1976an galdurik, Anita bakarrik gelditu zen, 4 haurrekin, azkenak urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

Sortze - Ateraldia

Sortze

Axketako Olivia eta David Arretchearen familia hirugarren haur batez emendatu da. Seme bat sortu zaiote, Iban deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi uros eta luzea Iban-i.

Ateraldia

Joan den ostegunean, Lehengo Gazteak elkarteko 25 partaidek egun xoragarria iragan dugu.Luhuson askaldu ondoan, Pasaian Albaola bisitatu dugu, 16. mendeko baleontzi baten eraikuntza zuzenean. Altxor hori berreskuratzeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

"Gure gain" elkarte berria - Baztandarrak: laguntzaileen bazkaria - Txomin Hiriart-Urrutyren mintzaldiaz Amaiurreko ateraldia

"Gure gain" elkarte berria

Inguruko zortzi herri, Bidarrai, Luhuso, Makea, Lekorne, Heleta, Irisarri, Ortzaize eta Arrosa, bai eta herri horietako mendi-guneak (Artzamendi, Iparla, Baigura, Larla eta Jara) kudeatzen dituzten Mendiko Lur Funtsen elkarteak (AFP) uztartu dira "Gure gain" elkartea sortzeko. Elkarte berri hunek hiru helburu nagusi ditu: tokiko laborantza zaindu eta garatu, mendiko laborantza guneak balioztatu, eta laborarien eta mendiaren bertze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

Heriotze - Menditarrak Korsikan

Heriotze

40 urte zituen Marie Michelle Kaxaineko alabak, betiko minbiziak eraman du, gazte bat gehiago. Joan den astelehenean ehortzia izan da. Familia guziari dolumin bizienak eskaintzen ditugu.


Menditarrak Korsikan

Joan den astean irakurri duzue mendiko bizia. Aste huntan mintzatuko gira oihanez. Leku hortan gehiengoa gaztaina arbolak dira, 1.600 metro arte, hemen ditugularik 700/800 metrotan. Hemen bezala gaitza ukan dute,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

"Gure gainak"

"Gure gainak"

Gure Gainak berrikitan sortu elkartea da, laborantzarekin zerikusia duten proiektu kolektiboen abiaraztea eta laguntzea du helburu. Urriaren 7an, Arrosako plazan, elkartrukatze eguna antolatzen du.

Egitaraua: mahai-ingurua (10:00), ondotik Kiki eta Seb taldeak animatu zikiroa (12:30), tokiak atxikitzeko 06-77-88-33-28 edo 07-88-44-24-86. Elkartearen eremuko herriak: Arrosa, Bidarrai, Luhuso, Lekorne, Makea, Heleta, Irisarri eta Ortzaize izanez,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016