Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Sortze - Pilota - Etxe huste - Irakurketa gaualdia

Sortze

Herrian berri on bat badugu. Esnausun kokatzen den "Lau Haize" etxean bizi diren Aurélie eta Bertrand Harisperi hirugarren haurra sortu zaiote, seme bat, Aimar deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta Aimar ttipiari bizi luze eta uros bat desiratzen dakogu.


Pilota

Ekainaren 17an, ebiakoitz ilunaurrez, ALF'CUP pala lehiaketaren finalak iraganen dira. Ondotik afaria izenak aitzinetik emanez.

Joko berri kopa lehiaketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Heldu den aste hondar alaia

Heldu den aste hondar alaia

Zuraideko gazteriak antolaturik, afixa polita eskaintzen digute, ekainaren 16 eta 17rako:

- Ostiralez (20:00), Alaiki dantza taldearen ikusgarria.

- Larunbatean, auzo herrietako haur dantza taldeen harrera (10:30), desfilea karriketan eta haurren ikusgarria plazan. Bazkari partekatu animatua (13:00).

"Tziauzte saldoan!" diote Zuraideko laminek.

Igandearekin, Sacré Coeur eskolak digu urtero egiten den "Denen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

"Bizi naizeno" - LGBTI+ 23. edizioa

"Bizi naizeno"

San Martin elizan, Enara emazte eta Errobi Kanta gizon abesbatzek, ekainaren 16an kontzertua eskainiko dute (20:30). Sartzea urririk da, eskea egina izanen da, bakoitzak nahi duena emanen du. Gau horretako irabaziak Filipe Oihanbururi buruz egin filmaren diruztatzeko izanen da. Lucia Barahona ilobak 10 urte hauetan bere aitatxiren ibilbidea filmatzen du, "Bizi naizeno" dokumentala ekoiztua du, errana denez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Heriotze - Eskolako besta - EHZ herritarreri abisu - Pilota

Heriotze

86 urte zituen. Ezpeletan ehortzia izan da Pierre Arotçarena, hemen Piarres Iturrart deitzen ginuen,

gazterik Parisera joana zen. Lehenik bertzeen zerbitzuan, gero Maddi espos lagunarekin ostatu bat atxiki zuten. Pilota eta kantua maite baitzituen eta behar bada mendiko airea eskas, berrogei urtetara hurbiltzean Euskal Herrira itzuli ziren.

Ezpeletan egoitza eginik, Frantsesenia osasun etxearentzat haur bilketa egiten zuen, erretreta hartu eta,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Besta Berri

Besta Berri heldu den ekainaren 18an iraganen da.Herri osoaren mobilizapenari esker, segitzen dugu Besta Berri ospatzen lehen bezala. Bi hitzordu antolatuak dira Besta Berriren egunean (10:30 eta 16:00). Bazkaria proposatzen dauzuegu Goxoki ostatuan05-59-26-64-71 deituz erreserbatzeko. Bezperen ondotik, Herriko Etxeak eskainiko du krakada eta ondotik Mutturfin-ekin afaltzen ahalko da 07-61-73-53-50 deituz manatzeko.

Zatozte denak! Ikus arte!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Orkeia: 2 - Beroari buru egin - Arantzazuko beila - "Aintzina zaldiak"

Orkeia: 2

Duela urte bat agertu zen sail huntako lehen zenbakia. Urte bat berantago ttanko, huna bigarrena.

Ondarea, Hazparneko Historia Batzordearen kide diren Beñat Çuburu-Ithorotz, Marie Françoise Durruty, Txomin Heguy, Xavier Larre eta Marie Jo Vigié dira zenbaki hunen egileak.

"Hazparneko zapatagintzaren historiaren urratsean: Landaretxe & Larre lantegia" deitzen da. Miren Larre-Helou eta Maialen Larre-Haran andereek dituzte etxeko artxiboak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016