Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
Armand David lizeoan
Armand David lizeoko eta CFA64-ko ikasleek, publikoa gomitatu dute dantzatua, artistikoa eta musikala zen ibilaldi batera, ostegun huntan. Badu hilabeteak artista batzuekin proiektu berezia eramaiten dutela. Karrika artista den Rouge Hartleyk murru tindu bat egin du, bainan ere BTSeko ikasleek baratze batzu sortu dituzte, Olivier Riols baratzezainaren laguntzarekin. "Maurice Ravel" kontserbatorioko ikasleek dute parte dantzatua eta musikala egin....
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
"Labourdins" elkarteak 110 urte
''Labourdins'' elkarteak aurten bere 110 urteak ospatuko ditu. Iraupenean doan elkarte hau sortu zen beraz 1913an Uztaritzeko parropiaren gerizapean, Jean Blaise Adéma erretor eta Jean Elissalde ''Zerbitzari'' bikari zirelarik. Bultzatzaile ere izan ziren orduko bi hautetsi, Edmond Goyeneche eta Louis Dassance, asko urtez elkarteburu egonen direnak. Elkartea abiatu zen soinuaren inguruan, klika deitzen zutena, atabal, tronpeta eta...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
Pierre Etcheverryk buruz-buruka egin balentria
Frantziako txapelketaren buruz-burukako finala Lekorneko trinket betean iragan zen, joan den igandean zortzi. Abarratia pilota elkartea ohoretan zen, lehen aldikoz helduetako lehen mailan elkarteko pilotari bat hein hortara hupatzen baitzen.
Hastapenean 23 eta 15 irabazten bazuen, emeki-emeki hurbildu zaio Vincent Bideondo urruñarra, 30. punduan berdinduz. Azkenean 40 eta 33 galdu zuen. Gaztea da, 24 urte ditu,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
"Bildotsaren Eguna" igandean
Maiatzaren 7an iraganen da ohikoa den Bildotsaren Eguna, maiatzeko bigarren "zubia" ongi baliatzen ahalko da. Koka eta bildots-pintxoen lehiaketa abiatuko da (9:00), hunekin betan bi sukaldari goi-mailakoak, Martin Isabal Ainhoako Iturria eta Xabier Zabaleta Kortazar Donostiako Aratz ostatukoek, aurkeztuko dituzte bildotsaren inguruan egiten ahal diren errezeta batzu. Epaimahaiak deliberatuko ditu lehiaketaren emaitzak (11:00), hemen aurki...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
"Bidasoan Euskaraz" Pausun
Urtero, Pausuko Bakalau elkarteak "Bidasoan Euskaraz" izeneko kultur ekimena antolatzen du.Aurtengoa maiatzaren 4tik 7ra izanen da. Hona hemen egitaraua: maiatzaren 4an, ostegunarekin, Bidasoa Oinez, ibaiaren inguruko ibilaldia. Abiatzea Xaian (09:00). Ondoren xingar eta arroltze. Arratsean (19:00-22:00) Talo Besta animatua DJ Oscar Ciarekin. Maiatzaren 5ean, ostiralarekin, Kantu afaria Kuxkuxtu taldearekin (20:00). Sagarnotegiko...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
Bi hitzordu
Aste huntako bi hitzordu nagusi ja aipatuak ditugu azken aldian. Oroitarazi nahi ditugu haatik, nehork ez ditzan ahantzi! Lehenik, ortziralean (18:30), Jondoni Bixintxo elizan, "Stabat Mater" obra berezia, biziki ederra, Euskal-Herriko orkestra nagusiak eskainiko duena. Orkestra hori Herriko Etxeak gomitatua.
Biharamunean, larunbatean beraz, Kaskarotenea ikastolaren hamar urteak, egitarau sano eta nasai batekin (11:00), ikusgarri, bazkari, dantza,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016