Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Maiatz hondarreko berri hitsa dugu hau, Yves Etcheverry sortzez Zapatendeikoaren hiltzea, 62 urtetan.
Ospitalean epe laburrez artatua izanik, berri onekin xoria bezain arin etxera jina zen. Zorigaitzez biharamunean ohean hila kausitu zuten.
Ofizioz zurgina zen, aprendizgoaren ondotik, Jean-Paul Anglade herritarrarekin, bere aitaren segida hartu zuten Joanatea zurgindegian. Lau bost urteren buruan bakoitza bere alde joanik, Yves Baionako ospitalean sartu zen, beti bere ofizioan...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Gatibu eta beste
Heldu den asteburuan, Ziburuk eskaintzen du airoski, duela bi urte abiatu ildo beretik Xaltain Best festibala. Musika asko gogoan, molde herrikoi batean eta gainerat urririk!
Lehen hitzordua ortzirale arratsean, Koxe Arbiza plazan, Zokoan beraz. Txalotzeko Zortzi, Ixabe, Deabru Beltzak eta Susko Atabalak!
Larunbat arratsean aldiz, herriko pilota plazan, Kraft eta Honky Tonky taldeak, bai eta Gatibu, Gernikatik etortzekoa...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Akelarre dantzan
Akelarre, euskal kulturaren garapenaren alde lan egiten duen Hendaiako elkarteak, ekainaren 10ean, Gaztelu aretoan (17:00), "Akelarre dantzan" obra presentatuko du. Eskola urtea bururatzera doala, 6-15 urteko gaztek dantza ikusgarria emanen dute.
Lerratze kirolen eguna
Ekainaren 10ean iraganen da (10:00-18:00), Kasino Zaharrean, ureko aktibitate desberdinak proposatuak dira, haur, nerabe eta...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
"Ehun urtez" kabalkada hurbiltzen ari da, ekainaren 17an (20:00) eta uztailaren 9an (15:30) iraganen da, herriko plazan. Txartelak salgai dira toki hauetan: Lurra Bio Hazparne, Paris saltegia Donibane Garazi, Oronos Baigorri eta Katinaenea Arrosa.
Lehen emanalditik landa Atzarbale eta DJ Martintx gaualdia animatuko dute. Igandeko ikusgarritik landa Kontrabanda eta DJ Martintx hor izanen dira. Erran gabea doa, jateko eta edateko izanen dela, aroa lagun izanen dela esperantzarekin,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Mendekoste astelehenean, Herriko Etxeak antolaturik hogoita hamar lagun bildu dira, Laka eta Errobi erreka bazterren garbiketarentzat. Urtetik urtera hondarkinak ateratzen dira eta iduri du betikoa izanen dela. Bi erremorka atera dira, bereziki burdineria, aspaldidanik kokatuak zirenak. Goiz guzian arizan ondoan, ondotik elgarrekin bazkaldu dira, Lokarri elkartekoek antolaturik. Heldu den urteko Mendekoste astelehenean ere bertze ekintza bat izanen da.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Xutik eta Watsonen kontzertua
Atabalen, ekainaren 3an, Xutik taldeak eta Watson kantari ezagunak kontzertua eskainiko dute (20:30).
Xutik taldeak 2022ko maiatzean, bi urteko geldialdiaren ondotik, Kantu Berrien Azalean laugarren diskoa argitaratu zuen. Oroz gainetik, zuzeneko taldea da, taula gainean erakusten baitu bere indarra eta doinu dantzagarrien partekatzeko pasioa.
Bobi, Watson-en disko berria, obra eklektikoa da, folk, pop eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016