Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Urruñarrak Ziburuko Liburu Azokan
Ekainaren 3an, larunbatarekin, Ziburuko Euskal Liburu Azoka izanen da eta dakigunez hauek izanen dira aipatu azokara urruñarrek eramanen dituzten ekoizpenak: Urrunaga elkarteak "Urruña" aldizkariaren 3. eta 4. zenbakiak eramateko asmoa du, Ekilore taldeak "Ekilore" izeneko diskoa, Joseba Aurkenerenak, Angeluko Zortziko argitaletxearekin, berriki plazaratu duen: "Xiberoa bihotzean eta gogoan" izeneko...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Heriotzak
Leizpartzen bizi zen Inocencia Gortari (Apecetche sortua), Tomas-en alarguntsa 88 urtetan zendu da.
"Goldura" auzoko "Ur Hegian" bizi zen Monique Gonzales (Lesca sortua) 83 urtetan pausatu da.
Jatorriz Borzirietakoa, Dominique Berhouet pausatu da 79 urtetan. Tours hirian bizi zen bainan Baigorriko familiaren hilarrian ehortzi dute.
Doluminak penetan diren familia guzieri.
Esku aldaketa
Penarekin...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Sortze
Joan den maiatzaren 11n sortu zen Marius Jamet. Hunen burasoak dira Morgane Lefel eta Guillaume Jamet andere jaunak, Londaitzeko bidean, Harria etxean bizi direnak. Goresmenak burasoeri eta bizi luze bat sortu berriari.
Gazteen etxe kurrida eta herriko bestak
Herriko bestak hurbiltzen hasiak zauzkigu, ekainaren 15etik ekainaren 19a arte iraganen direnak, hots 2 asteren buruan. Karia hortara besta komiteko gazteak,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Olhain Ikastola
Igandean bere besta eguna egin du, jendea bazen, 220 bat heldu eta 80 bat haur etorriak ikastolaren sustengatzera. Bazkari ederra ukan dute, ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua, txotx denboran txistorrak, bakailaoa errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagardoa, denak onak eta denetarik ausarki. Basapiztiak taldeak dena ongi airostua, euskal kanta...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Gaur goizean usaian bezala astoak egun onak ematera etorri zaizkigu, ahora zerbait eramaiteko esperantzatan eta hara non ezusteko desatsegina hartzen dugun. Asto bat zauriturik dugu, gibelaldean animaleko zakua duelarik.
Ez zaigu batere zaila egin pentsatzea, gaueko asto horien nondik norakoak, ez eta zeinen eskuetan eginak izan diren ere zauri horiek.
Gezurra dirudi etxeko abereei esker bizi den herri batean (ardi, behi, behor, asto etabar...) holako basakeria gertatzea....
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Antxetaren gomita
Larunbat huntan, ekainak 3, izanen da mugimendu Ziburuko plazan! Goizetik arrats, euskal liburu eta disko azoka berezia, laugarrena gisa hortan muntatzen dutela Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak, Herriko Etxearen laguntza baliosarekin. Aitzineko aldietan bezala, antxeta erne batek du deneri gomita luzatzen, jendea bil dadien azkarki, ziburutar eta kanpoko, denetarik, denak errotik atxikiak eta euskal kulturari. Hasteko, 10:00ak irian,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016