Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

Kultur Topaketen garaian - Errugbiari so - Bildotsaren eguna - Rallye du Labourd

Ekintzen segida: "Kultur Topaketen garaian"

Ostiralean, apirilaren 14an (19:00), Larrekon, Arnaud Demanche kazetari-umoristak azalpen zinikoa, baita zaporetsua, elkarrizketa emanen du, umorea eta adierazpen askatasunaren omenez. Mundu huntan, sare sozialen bitartez zernahi entzuten baita, elgarren arteko gatazkak baizik ez dira agertzen, Arnaud-ren iritziak gure ikuspuntuak inarrosiko ditu. Herriko-Etxeak antolaturik, erreserbak betiko Euskal Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

"Le Malade Imaginaire" antzerkia - Mariorratzeri buruz erakusketa Amikuzeko mediatekan

"Le Malade Imaginaire" antzerkia

Amikuzen, etorkinetaz arduratzen den elkarteak eta Tokia Xuberoko antzerki taldeak, gaualdi hau antolatzen dute. Manera hortan, etorkineri buruz dituzten baloreak eta elkartasuna partekatu nahi dituzte.

Tokiak bere azken sorkuntza, Jean-Baptiste Poquelin-en Le Malade Imaginaire aurkeztuko du Donapaleun ibiakoitz huntan, apirilaren 15ean (21:00). Bi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

Euskal Herriko mus xapeldunak - Soinuaren hilabetea - Hiri erdia

Euskal Herriko mus xapeldunak

Euskal Herriko museko xapeldunak hazpandarrak dira: Thierry Olaizola eta Ramuntcho Ondarts. Titulu hori iragan hilabetean Zornotzan irabazi dute, final egunean San Martin Unx-eko bikote baten kontra. 128 ekipa baziren finala hortan. Bikote hau arras trebea da; erran behar da jadanik Frantziako eta munduko xapeldunak izanak direla. Goresmenak eta orain Karibetara irabazi bidaia goza dezatela!

Soinuaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

100 urte - Aurrekontu parte-hartzailea - Mintzaldi - Mus Informatika

100 urte

Apirilaren 1ean 100 urte bete ditu Michel Duhart Oihan Bidea karrikan bizi denak, bere familiako eta hurbileko adiskidez inguraturik. Bere gazte garaia Uztaritzen pasatu du, bainan gero bizian asko bidaiatu den gizona da, ipar eta erdi Amerikan gaindi, bai eta ere Txilen. Bidaia horietarik ekarri ditu eta landatu etxe ondoan hainbat landare eta zuhaitz berezi (150 bat haritz mota ezberdin badira). Egiazko kanpo museoa dauka, bisita daitekeena. Naturari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

Eskubaloia - Kanpoko hazkuntza - Pilota

Eskubaloia

Nazional 2 mailan lehen taldeak 27/29 kanpoan galdu du, Bruges multzoko lehenari, partida ona eginik. Frantziako xapelgoan Irisarri-Atharratzeko 18 urtez petikoek 29/25 irabazi dute Limogesen. Euskaldunak multzoko lehenak dira. Jadanik tokia lortu dute heldu den sasoinean Frantziako xapelgoan jokatzeko, ez da balentria txarra bi herri ttipirentzat gazte horiek goi mailan ikustea. Hola segi!

Larunbatean Irisarri-Kanbo nesken bigarren taldeak, Lasseube...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

Berriz idekitzen

Mariñela auzoaldeko bestak arras polliki iraganik, aroa alde eta jendea harro, horra pausaldiño bat bezala. Gertakari aipagarri bat halere zonbait egun barne: obra frango eginak izanik, dena berritua da Ziburuko mediateka. Jina beraz bilgune horren berriz idekitzeko tenorea. Idekitze hori eginen da heldu den astean, apirilak 18, asteartearekin beraz. Sekulan baino errextasun gehiago eskainiz batzu eta besteeri. Hor ibiltzen diren guzien atsegingarri, holako muntadura bat hola berritua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016