Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
"Loreak belaunetan" dokumentala
Lanarteak ekoiztu "Loreak belaunetan" dokumentala maiatzaren 26an (18:30), Ducontenia gelan ikusgai izanen da. Dokumental horretan zazpi euskal gazteri hitza emana zaie, beren ametsak, eginak eta ezinak... aipatzen dituztela. Parte hartu dutenak: Oihana Arana poeta eta bertsularia, Amets Aranguren musikaria, Kattalin Barcena artista eta musikaria, Dom Campistron irudigilea, Ekain Ibarguren aktorea, Iker Maguregi zinemagile eta musikaria...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Kanboko mendixka loratzen hasten dela eta, udan sartzeko falta zaion gauza bakarra haren pala txapelketa da! Taldeak zozketan osatuak dira, beraz ezagutza berriak, espero goxoak, egiteko parada izanen da. Izena emaiteko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa igorri behar dira 07-89-52-27-85 zenbakira, zehaztu zein mailetan jokatzeko den (1, 2 edo 3). Azken epea maiatzaren 30a.
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Maiatzaren 1ean, Artetxekoen ateraldian, haur eta heldu, 40 bat ginen autobusez elgarrekin joanak.
Eguneko helburu nagusia hori izanez, lehenik Albaola ontziola bisitatu ginuen, bi taldetan jarririk, bi gidari treberi esker, euskal arrantzaleen historia aberatsean barna egin ginuen itzuli interesgarria.Euskal arrantzaleek biziki aspalditik balea ihiztatzen zutela hurbileko uretan, bainan balea urruntzearekin edo hemen desagertzearekin, urrunago joan behar, Kanadaraino, hori besterik...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Maiatzaren 8a
Beteranoen eguna ohoratu izan da, 30 bat baziren, auzapezak loreak pausatu ditu beteranoen hilarrian eta Bittor Iturriaren harrian. Senpereko klikatik bi musikari baziren etorriak, Esponda Philippe kleronarekin eta Alunda Dylan atabalarekin. Ondotik Herriko Etxeak deneri aperitifa ofreitu du eta denak Pleka trinketeko jatetxean bazkaldu dira.
Auto...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Beltzuntze elkartearen biltzar nagusia joan den ibiakoitzean iragan zen, Denen Etxeko gela ttipian. Aspaldidanik Aiherrako Beltzuntze elkartearen helburua da, animazioen bidez, gure herrian euskararen erabilpena eta euskal kultura indartzea. Duela urte bat arduradun berriek elkartearen gidaritza harturik, bidean ezarri antolakuntzaren eta urte batez iragan aktibitateen berri eman zuten. Hiru lan talde ezberdinek dute lehen urteko programa beren gain hartu. Iragan urtea (2022ko maiatzetik...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Hunkigarri
Joan den larunbatean, gure artean biziki ezagutuak diren bi apez omenduak izan dira Ziburuko elizan, Mikel Epalza eta Battitt Etchenique, biak duela 50 urte apez ordenatuak izanak. Bildu da jende, eliza betea besta-buru handienetan bezala. Baziren kostalde guzitik etorriak, urrunagotik ere, hala nola Garazi aldetik, bereziki Izpuratik. Apez andana bat partaide, hautetsi asko ere ba, besteak beste Donibane...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016