Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
"Gertutasunak"
Horrela deitua da Asporotsttipin presentatua den erakusketa, ekainaren 10a arte ikusgai dena. Hamar hilabetez, Aliona Gloukhova idazleak eta Jef Bonifacino argazkilariak, Abbadiako langileek egin jarraipen zientifikoak segitu dituztela, itsas hegian babestua den gune naturalean bidaiatuz, arroka, zuhaixka, lainoa, uretako hegalari espezieak hitzen eta argazkien bidez agertzen dira.
Pierre Lotiren mendetzea: ur gainean irakurketa...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Pausuko Pala Txapelketako finalistak
Hilaren 7an, igandearekin, eta Bidasoan Euskaraz kultur ekitaldiaren barruan, jokatu zituzten Bakalau elkarteak antolatu Pausuko pala txapelketaren finalak. Hirugarren mailako finalistak izan ziren: Maider eta Aitor Mariezkurrena 30 À¢'€'" Olivier Martin eta Jean Michel Arana 24. Bigarren mailako finalistak: Toni Prajs eta Baptiste Cazamayor 30 À¢'€'" Stiven Otxoteko eta Joan...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"Urruña maitea" kantua berriz piztuz
Euskal Telebistan bada "SOS Kantak Arriskuan" izeneko programa, Aitor Sagarzazuk zuzentzen duena. Aste honetan, 9an, 10ean eta 11n,Urruñan dabiltza grabatzen. "Urruña maitea"kantu zaharra aurkitu eta berriz piztu nahi dute urruñarren artean. Kantu hau Juan Basurko Ansolak egin zuen 1930eko hamarkadan. Biba zuek!
Herri Urratserako bus txartelak
Maiatzaren 14an, igandearekin,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Antzerkiaren maiatza
"Antzerkiaren maiatza"-ren 38. edizioa, maiatzaren 25etik 28ra iraunen du, egun horietan hogei bat ikusgarri desberdin ikusgai izanen dira. Festibalaren egitarauan: antzerkia, zirkoa, dantza, musika eta topaketa anitz, Gaztelu Zahar pilotalekuaren inguruetan proposatuak dira. Programa osoa jakiteko: www.hendaye-culture.fr.
Balea...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 13an (20:30), Izarrak Aldudeko emazte kantari taldeak, bere azken diskoa aurkeztuko du La Perle gelan. Emazte kantari talde hunek lehen urratsak gaztetan egin zituen, Iguzki Lore taldean, Baxe Nafarroako kantu txapelketan parte hartu zuen, 2. saria irabaziz. Geroztik bide egin du, izan Euskal Herrian edo haratago, anitz tokitan kantatzen baitu.
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Gozategia jatetxea berriz irekitzen
Lau hilabetez hetsirik egon ondoan, Gozategia ostatuak bere ateak berriz irekiko ditu, maiatzaren 16an, asteartearekin. Herriko Etxeak hartu duen kudeatzaile berria, Xabi Mougica, auzo herritarra, gerezietarra da. Parisen janari prestatzaile gisa lan eginik urte parrasta batez, Euskal Herrira berriz itzultzea deliberatu du. Bide on baten egitea gure artean opatzen diogu.
Maiatzaren 16tik goiti, astelehenaz kanpo, egun guziz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016