Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Zirko festibala - "Frantziako Tourraren bizikleta hiria"

Zirko festibala

Oreka zirko eskolaren 25. urte kari, maiatzaren 19tik ekainaren 3a arte zirko festibala antolatua da, Mousserolles auzoan. Les Caravanes des Songes ikusgarria eta Euskal Zirko Kabareta hor izanen dira. Bestalde maiatzaren 27an eta ekainaren 3an, larunbat goizez, familian zirkoa praktikatzeko tailerrak izanen dira. Festibala hasiko da maiatzaren 19an Euskal Zirko Kabaretarekin (19:00). Les Caravanes des Songes 6 aldiz emana izanen da: maiatzaren 20, 26,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Ate ideki arrakastatsuak

Ortzaizeko eskulan herrixkan ate ideki arrakastatsuak izan dira. Anitz jende ibili da hiru egunez eta bereziki igandearekin. Erakusketa ibiakoitzean, argi eta soinu ikusgarriak igandean eta Eñaut Elorrietaren kantaldia astelehenean, denak ikusliarrez bete dira. Herrixkako arduradunak oso pozik izan dira egun horiek ekarri duten jendetzarekin. Ondoko hitzordua bi urteren buruan izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Musa - Eskubaloia

Musa

Eskubaloiko Irisartarrak elkarteak lehen aldikoz mus lehiaketa antolatu du, Airoski gelan, maiatzaren 7an, igande arratsaldearekin. Arrakasta gaitza ukan du, 128 talde, adin guzitakoak, jokatu dira umore onarekin. Eskertzen ditugu parte hartu duten guziak eta antolatzaileak. Dudarik gabe, heldu den urtean antolatuko dela lehiaketa hori, zeren eta anitz muslari baita plazer hartzen dutenak. Txaloak irabazduneri eta finalean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Maiatzaren 8a - Ate idekitze - Su abiatzea

Maiatzaren 8a

Beste herrietan bezala Uztaritzen ere gerlari ohien elkarteak ospatu du bigarren munduko gerlaren akabantza, 69. aldikoz, sinpleki joan den ospakizun batean. Mezaren ondotik oroitarriaren ingurura jende multzoa bildu da, bertan zirela suhiltzaile, apez, hautetsi eta soinulari. Izendatuak izan dira gerla hortan bizia galdu zuten 13 uztariztarren izenak eta lore azau bat pausatua izan da. Munduko bigarren gerla hortarik gibelera etorri zirenetarik ez da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Pilotako finalak - Eguzki panelak - Mus txapelketa - Spuc kirolaren besta - Mintzaldia - Bertsu bazkaria

Pilotan bi finaletako emaitzak

Federazioaren txapelketan, buruz-buruka Baionako trinketean, B mailako amaturren kondu, ari zaukun Jauregi Amaiur herritarra, partida parekatu baten ondorioz, Mauleko Queheille pilotariaren kontra amore eman du, 35/40. Beti trinketean, Euskal Herriko ligaren kondu, palan Marie Goyhenetche eta Oronoz Ania gure neskek, sekulako partida eginik, puntu soil batez galdu dute 39/40. Hauen aurkariak ziren, gaur egun titulu gehienik lortzen duten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Helbide berriak - Etxeko laguntzaileak - Katastrofe naturala Peña Idiak - Eztia ikastola

Helbide berriak

Egoitza bakotxaren izena eta zenbakiaren deliberatzeko lana bururatu da, Euskal Elkargoaren laguntza teknikoarekin. Helbide berri horiek emanen dira postari, urgentziazko zerbitzueri, suhiltzaileeri... herrizaina pasatuko da etxe bakotxean behar diren xehetasun guziak ukanen dituen paper baten hedatzeko, ekain hondarra aitzin. Norberari izanen da orduan dokumentu ofizialentzat eta organismo desberdineri helbide berriaren ezagutaraztea.

Bide...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016