Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Lurdako beila
"Hospitalité basco béarnaise" elkarteak, Lurdara egun bateko beila antolatzen du, ekainaren 10ean, larunbatarekin. Autokarraren antolatzeko, izenak eman behar dira lehenbailehen, berantenaz ekainaren 4a aitzin telefonoko zenbaki huntara: 06-19-34-29-45.
Amen Besta
Ekainaren 4an, Amen Besta egunean, Ortzaize eta Arrosako eskola publikoko burasoek lore...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
"Lurbinttoko ohoinak" Adur Larrearen komikiaren aurkezpena mediatekan
Gure herriaren historian tragedia anitz izan dira. 1795ean, Konbentzio gerlatik landa kokatzen da komiki hau. Sara, Senpere eta inguruetako herriak Landesetara deportatu ziren garaitik landa eramaiten gaitu Adur Larreak. Gerla ondoko banda bat, Itsasu Altzuieta ingurua famatu egin zuena, jarraikiko dugu, western aire bat emaiten duela komikiari, ondorioz zuri beltzezko obra zinez ederra eskutan...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Xiberoko ikastolek eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak, besta eguna antolatzen dute igande huntan, maiatzaren 28an, Pagolan. Musikaren Eguna zen bezala, egun osoko egitaraua proposatzen dute, karrika inguru, antzerki, joko, kirol, kontzertu. Eguerdiko bazkaria atxikitzeko, izenak aitzinetik eman behar dira 06-81-81-14-39 deituz. Egun osoan ogitartekoak salgai izanen dira.
Arratsaldeko 14:00etatik goiti, Pontx kluna hor izanen da haurren jostarazteko. Kontzertuak (15:00): Guk eta...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Aurten Besta Berri ekainaren 11n iraganen da. Luhusoarrak prestakuntza lanetan ari dira, 12 urtetik harat edozein beztitzen ahalko da. Egunaren programa: plazan elkarretaratzea (9:00), meza (10:00) eta bezperak (16:30). Trinketean bazkaltzen ahalko da, lekua atxiki beharko da (05-59-93-32-54). Errepetizio orokorra eginen da ekainaren 9an (18:00), interesatua dena hurbil dadila.
Eskertuak dira Denentzat eta
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Heriotze
Herri guzia inarrosi duen berri iluna jin zauku, joan den aste hondarrean. Familiaz Haritzalde Etxeberrinekoa zen Betti Etcheverry sobera gazte joan da, 46 urte zituen. Dolumin bizienak Odile bere emazteari, Camille, Julie eta Enzo haurreri, Jeanne amari, Arnaud eta Xabi anaieri eta haurride guzieri.
Euskal Trail
Giro biziki onean eta molderik hoberenean iragan da aurtengoa. Orotara 3.500 bat jendek parte hartu dute,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Gabriel Aresti eta euskal kultur esparrua
Maiatzaren 30ean (18:00) mediatekan "Gabriel Aresti eta euskal kultur esparrua (1953-1975)" Asier Amezaga Etxebarriak idatzi duen liburuaz hitz eginen du, Pauline Guelle aurkezle izanen delarik.
Surfrider Eguna
Ekainaren 3an Milady hondartzan, Surfrider Eguna iraganen da. Egun osoan (9:00-18:00) ureko lerratze materialaren merkatua iraganen da, ozeanoaren ekimenak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016