Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Sortze
Joan den astean jakin da Gortairuko Maitena Hirigaray eta Jatsu Kautteraineko Raphaël Haristoyri lehen haurra sortu zaie, nekatto bat Kima deitu dutena. Familia Jatsun bizi da.Goresmenak burasoeri eta Kima ttipiari bizi luze eta zoriontsu bat desiratzen diogu.
Xingar feriako balentriak
Baionako xingar ferian, lehen saria Pokoineko Marcel Hualdek eskuratu du. Kasik erran ditaike ohidura bat bilakatzen ari...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Ehun urte
Joan den ostiralean bere ehun urteak ospatu ditu Xuritenbordako Joana Aldave andereak. Holako urte betetzeak arraroak baitira, Ortzaizeko Herriko Etxeak ospakizun bat antolatu du egun berezi horrentzat, familia eta hurbilekoak hor zirela lekuko. 1923ko apirilaren 7an sortua, haurridetan zaharrena zen eta oraino bizi den bakarra. Parisen anitz urtez lan egin ondoan, berriz herrirat itzuli da bere aita xaharraren artatzeko, hau ere ehun urtetarat heldu baino...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Playa kanpina kondenatua
Akotz auzoan plantatua den Playa kanpina baimenik gabe instalatu zen, janaria emaiteko bi toki instalatuz. Herriko Etxeak eta CADE mugimenduak auzitan ezarri zuten. Lur litatze arriskua dela eta, "Natura 2000" gunea izanez, hirigintza eta ingurumena babesteko legea urratu duelakoz da auzitegian ezarria izan. Baionako auzitegiak pleinta ekarri duteneri arrazoi eman die. Akanpalekuko jabeak egin delituengatik, epaitegiak errudun deklaratu du,...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Xingar feria
Ohidura den bezala Pazko inguruan xingar feria iragan da, aurten ere jende anitz hurbildu da. Aipamenetan xingar lehiaketak arrakasta ukan du, 34 xingar lehian baitziren. Hiru kriterioen inguruan epaituak dira: itxura, idortzeko denbora eta usaina. Bigarren urtea segidan, jaz ere irabazdun atera baitzen, Marcel Hualde aldudarrak 14 kiloko xingarrarekin lehen saria eraman du. Enkantean 750 eurotan saldua izan da. Ondoko sariak: 2. Jean-Marie Challa...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Bizi gertakizunak
Ezkontza: Solorzano Eki eta Valencia Salazar Jenny Paola (otsailaren 25ean).
Heriotzak: Burguete Joseph (otsailaren 26an); Roisneau Anita sortzez Miner (otsailaren 26an); Canonge Céline Françoise (otsailaren 27an); Barra Martin(martxoaren 1ean); Goyenaga Jean Antoine(martxoaren 12an); Elgart Jean (martxoaren 8an).
Ez Dok Hiru akustikoa
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Manex Erdozaintzi Etxart, Larzabalen plantatu den kolegioak, apirilaren 15ean, elizan, kantaldia proposatzen du (20:30). Entzuten ahalko dira Buhaminak, Kantiruki eta Hiruri taldeak. Aitzin (19:30) taloak izanen dira. Sartzea 15 urtetik goiti 12€tan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016