Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Guzientzat elkarteak, maiatzaren 8ko asteburuan, Carcasonne eskualdera ateraldia antolatzen du, Garazi-Baigorriko herritarrentzat. Egonaldi horrentzat elkartea aktibitate desberdinen antolatzen ari da, hiriaren bisita, gaualdi animatuak... eta beste. Maiatzaren 6an, larunbatez autobusa abiatuko da, astelehenean berriz itzultzeko. Elkarteko kideentzat 15€ eta besteentzat 30€, izena lehenbailehen eman behar da
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Jon Galdosen erakusketa berritua
Jon Galdos margolariak erakusketa iraunkorra izaten du Xaia ostatuko hormetan. Margolari berezia da, bere lanak euskaldun zaharren gizarte naturalista-animistan oinarritzen baitira. Horrela izaki, anitzetan euskal mitologiaren pertsonaiak eta elementuak lantzen ditu, trebezia eta sentsibilitate handiz. Euskal paisaia animatuak, euskal sinbologia, Aiako Harria magiko bezain miresgarria..., horrelako gaiak agerian ezartzen dizkigu, behin...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Hendaiar margolarien erakusketa
Joan den ostiralean, Mendi Zolan estreinatua izan da Haize Hegoa elkarteak antolatzen duen erakusketa. Apirilaren 22a arte, hendaiar margolariek ekoiztu 100 bat obra ikusgai dira. Olioa, urmargoa, akrilikoa, ikatz ala arkatzezko marrazkiak ikusten ahalko dira. Urtero margo bat saritua da, Herriko Etxeak erosten duena.
Uraren bidetik, Joaldunen ibilbidea
Baleak elkarteak apirilaren 16an...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Olhain ikastola
Sarako ikastolak Kiroltegian, martxoaren 31, ortziral ilunabarrean, bere erakusketa egin du. Haur guziek beren gisako antzerkiak eman dituzte. Izigarri ongi aritu dira, handi eta ttiki horiek ikusi behar ziren, zoragarriak ziren. Jende asko bazen etorria sustengatzerat, eskerrak antolatzaile guzieri, holako manifestazioa antolatzeko merezimenduak badituzte.
Beila-lekua
Orain lanak bukatuak dira, heldu...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Eskola libroak bretainiar ikasleak errezibitu
Joan den ekainean aipatu genuen eskolen arteko trukaketa, Aiherrako eskola libroko eta Bretainiako Perros-eko eta Trequier-ko eskola elebiduneko ikasleekin iragan zena. Orduan Aiherrako ikasleak beren erakasleekin izan ziren Bretainian, aldi huntan haiei zen Euskal Herrira etortzea. Jakin behar da urtean zehar beren artean ikasleek gutunezko harreman jarraikia atxikitzen dutela, ondorioz adiskideen arteko egonaldi hau...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Heriotze
Joan den astean, Gaxux Dubloc (sortzez Bidart), Kuxkurio familiakoa, Baigorriko hilerrian ehortzi dute. Angelun bizi zen aspaldi huntan eta 99 urtetan pausatu da.
Kulturaldia
Baigorriko kultur hilabeteko lehen hitzorduak aste hondar huntako ditugu. Egitaraua:
- Apirilaren 13an, ortzeguna: Urepeleko Amerikanoenean (20:00), "Azken dantza maisua" dokumentala. "Pasatxo" deitzen zen Gipuzkoa Beasaingo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016