Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Euro-eskualdearen biltzar nagusia - "Les Syndicalistes" filma - EtorBide: biltzar nagusia

Euro-eskualdearen biltzar nagusia

Aitzineko astean Herriko Etxe inguruetan bazen mugimendu, Alain Rousset (Akitania Berria), Maria Chivite (Nafarroa) eta Iñigo Urkullu (Gipuzkoa) etorriak ziren Euro-eskualdeak bere biltzar nagusia hor egiten zuelako.

Parean Bizi elkarteko 12 militante ere hurbilduak ziren "Urkullu, Rousset: Ipar Euskal Herriak AHTari Ez!" mezua zabaltzeko, sirena batekin bilkura trabatu nahian.


"Les Syndicalistes"...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Konpostatze kolektiboa - Aste Sainduko elizkizunak - Kantaldi - Ikastolak 50 urte - Trantsizioaren astea

Konpostatze kolektiboa

Martxoaren 18an bildu dira Arruntzan, Plaza Berria etxegunean, Bil ta Garbiko arduradun, tokiko biztanle auzapez eta hautetsi zonbait, aurkezteko toki hortan lehen konpostagailu kolektiboa. Ideia abiatua zen jada urte bat huntan holako zerbitzu bat xutik emaiteko. Valérie Mérienne Bil ta Garbiko konpostatzaile maisuak bere mintzaldian garrantzi handia agertu du gaur egun hondarkin batzuen konpostatzeak zer balioa duen. Euskal Elkargoan 144 toki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Sortze - "Mugak zubi" mendi ibilaldi - Legazpi Antzuola, oinez eta autobusez

Lau sortze

Azken denbora hauetan herrian lau sortze ukan ditugu. Joan den otsailaren 9an, Manexeneko bordan sortu zen Neo, hunen burasoak Ludivine Bazile eta Florent Bonnet andere jaunak izanki. Martxoaren 10ean Elixaldea Etxemultzoko etxe batean sortu zen Adèle Nelida, hunen burasoak Adeline Leconte eta Julen Iglesias. Martxoaren14an, Hergaitze auzoaldeko Bixartea etxean, Hodei bati ongi etorri egin zioten Oihana Teyseyre eta Louis Vilar andere jaunek. Azkenik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Kultur topaketa - Mintzaldia - Lapurdiko Auto Rallya - Pazkoko elizkizunak - Amotzeko eskolatik

Kultur topaketen garaia

Apirilaren 1etik 16ra arte iraunen du, 2022an sortua izan den ekimena, kulturaren inguruan senpertarrak bil daitezen. Sekulako ekitaldiak eskainiak dira, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, kontzertuak... eta beste.

Apirilaren 1ean eta 2an (10:00-18:00), Larreko kultur gunean, Arbaso elkarteak antolaturik, eskulangileen arte erakusketa, hogei bat artisauek parte hartuko dute eta gustu guzietakoak izanen dira, bakoitzak ikusleei...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Mandotik astora antzerkia - Bañolet filma

Mandotik astora antzerkia

Donapaleuko zineman,apirilaren 2an, igandean (16:00). Izturitzen martxoaren 31n estreinatu ondoan, Artetxeko antzerki talde berria jiten zauku Donapaleura, komedia baten emaitera.

Herriko harpe batean aurkikuntza ikaragarria egin dute arkeologoek. Horrek denak inarrosten ditu: herriko kontseilukoak lehenik, administraziokoak gero eta besten bizkar aberastu nahi duen afera egile bat azkenik. Alabaina sukarra goiti joan ahala, jukutriak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

Sara korrika trail - Larrungo Koloreak - Eskuen Lana - Idazleen Biltzarra - Kirola

Sara korrika trail

Aurten ere korrika ederra izan da, aro ederra eta ibilbidea zukua, 680 parte hartzaile baziren. Robert Loic lehen atera da 1:52:28, 2. Damien Saint Martin 2:03:11, 3. Paul Mathou 2:03:38. Lehen emaztea 25. Oihana Azkoberbeitia Urizar 2:55:51, 47. Sarah Dinclaux 2:33:03, 70. Larraitz Etxebeste Lizaso 2:38:32. Denek opariak ukan dituzte eta Lur Berri gelan izan da talo eta edateko ausarki. Elkarteak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016