Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Betidanik, kermeza egunarekin arrakasta bazuen tripa saldak eta tripotxak Ortzaizen. Nahiz ez duen gehiago kermeza antolatzen, Garbi elkarteak tripa saldaren ohidura atxikitzen du eta aurten ere eginen du. Etxerat eramaiteko bakotxaren partea 12 euro gostako da eta Garbi gelan banatua izanen da maiatzaren 20an, larunbatarekin (14:00-17:00). Haatik manatu behar da maiatzaren 16a aitzin deituz telefona hauetarat: 06-03-68-66-94 edo 06-46-61-19-87. Manatuaren bila...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Ezpeletenian maiatzaren 12an (19:30) Kepa Altonagak "Axularen gerizapean" liburua aurkeztuko du. Kepa Altonagaren liburuak 1925eko Axular eguna du abiatzeko aitzakia. Han gertatutakoak, hura gertatzeko gertatu beharrekoak eta gertatu ez zirenak baina zitezkeenak.
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Joan den astean berri on bat jakin zen. Linda eta Peio Antchagnoren familia seme batez emendatu zela, Jokin deitu dutena. Orain, Ibai-ek jostatzeko laguna ukanen du. Goresmenak burasoeri eta Jokin ttipiari bizi luze eta uros bat desiratzen dakogu!
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 21ean igandearekin, elizan (17:00), Ezpeletako Gozatuz emazte abesbatzak, Jean Paul Brust-en zuzendaritza pean eta Christophe Thomas gitarran, Behobiako (Irun) Bidasoaldekoak koru mistoa gomitatu du.
Talde bakoitzak 9 kantu emanen ditu eta bururatzeko 2 kantu elgarrekin.
Kontzertu goxoa: kantu euskaldunak gehienbat, baina gaztelaniaz eta zuluz ere bai, Gozatuz taldeari dagokionez. Sarrera 10 euro, urririk haurrentzat.
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 21ean gure saindu ezaguna bere sorterrian ohoratua izanen da. Duela 100 urte xuxen, Pie XI Aita Sainduak altxatzen zuen Dohatsu 60 urte lehenago hila zelarik; aldiz sainduen herrukan Pie XII Aita Sainduak zuen ezarri, 1947ko uztailaren 6an.
Beraz egun berezi hori hasiko zauku otoitz ibilaldi batekin (10:00), elizaren pekaldetik Karakotxera arte. Ondotik meza izanen da usaiako beila tokian (11:00).
Orduan, gutarik bakotxari doakio indar baten egitea egun hortan parte...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"Arberua lurra etxebizitza" kolektiboak jakinarazten du etxe bat 1.270.000 eurotan salgai emana izan dela. Horren salatzeko maiatzaren 18an (11:00) Sanoki gela aitzinean biltzeko gomita zabaldua da. Salgai den etxe horren aitzin elkarretaratzea iraganen da.
...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016