Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Lurrustel ontzi
Lurrustela egiteko ontzia nahi bada, Euskal Elkargoa deituz (05-59-57-00-00, 2a zapalduz) jakinen da nola eskuratu.
Tailerrak
Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1, 8 eta 15ean Azkaingo Herriko Etxeak, La fibre 64rekin elkarlanean lau ortzegunez, urte hasieran bezala, ordenagailu, tauleta eta mugikorrak hobeki baliatzen ikastekotailerrak, berritz antolatzen dituzte. Izena jadanik Herriko Etxean ematen ahal da, deneri...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
"Oroimena bere egoera guzietan (La mémoire dans tous ses états)": hori izanen da ostegun huntan, martxoaren 23an (19:00), Sanoki gelan iraganen den hitzaldi-eztabaidaren gaia. Hizlaria izanen da Nicole Etxamendi gure herritarra, neurozientzietan ikerlari dena. Herriko CCAS batzordeak antolatzen du ekitaldi hau. Sartzea kitorik.
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Donamartirin, larunbat huntan martxoaren 25ean iraganen da, Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak urte hastapen huntan antolatzen duen 3. konferentzia.
Lehen konferentzian gaurko egoeraren argazkitxo bat egin zen Izturitzen. Bigarrenean zonbeit alternatiba aipatuak izan ziren Aiherran.
Azken huntan hautetsiak gomitatuak dira: gure herrietako auzapezak eta deputatu bat, baita ere Lurzaindia elkartekoak.
Konferentzia Donamartiriko herriko gelan izanen da...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Bi aste hauetan ez da Heleta bazter egina heriotzen aldetik. Lehena Acheritogaray Etienne Mortaldeikoa 68 urtetan, bere lan denbora gehiena Lafitte enpresan iragana zuen, herriari ala ohidueri atxikia, ikusi dugu anitz urtez Suisa graduarekin Besta Berritan, bere xokoan bizi izan den bezala isil-isila utzi gaitu. Ondotik Michelle Hirigoyen Larrainekoa eritasun luze eta dorpe baten ondotik, bere denbora erakasle Jean Errecart lizeoan Donapaleun pasatua zuen.
Herrian iragan dira bien...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Txotxongilo ikuskizunen berri
- "Lurraren xuxurla"Ixabela Millet-ekin 6-11 urteko haur andana ederrak segitu zuen Artetxea gelan. Txotxongiloak Battitt Halsouet herritar artistarenak ziren. Kalitatezko ikuskizun hau Euskal Elkargoak lagundua zen.
- "Basajauna" ondoan den Haixtoeneko gelan eman dena haur eta helduetarik biziki preziatua izan da. Xantal Barneix-Elizagarairen obra da hau, berak...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Bleu Nuit antzerkia Larrekon
Nina eta Clairek elkar maite dute. Nina afroamerikarra, blueswoman, aktibista, esklabotasunaren aurka dabilena. Claire aldiz Iparraldeko euskalduna, ethno musikologoa, bere bidaian Estatu-Batuetako hegoaldean topo egiten du Ninarekin. Amodio horren gibelean, injustizia, arrazakeria, beltzen kontrako hilketak, egoera mingarria nabaritua da, kantuaren bidez. Larunbatean, martxoaren 25ean (20:30), antzerkia frantsesez, prezioa 16€, erreserba...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016