Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Bagira prozesuaren baitan, martxoaren 24an (21:00), Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, laborantza herrikoiaren aldeko borrokak aipatuak izanen dira. Mahai inguruan parte hartuko dute: Peio Iralur, Bernadette Oillarburu, Julen Perez, Beñat Molimos, Frantxua Irigoyen eta Maryse Cachenaut-ek.
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Lekornetik Aiherrara oinez eta Legazpitik Antzuolara
"Mugak Zubi Aiherra Antzuola" mendi ibilbidea gauzatzen ari da. Badu 39 urte bi herriak parekatuak direla eta urte bat huntan proiektu berri baten prestatzen ari direla. Azken honen helburua da bi herriak bi norabideetan lotzea, mendi ibilbide baten bidez, Aiherratik Antzuolara buruz edo Antzuolatik Aiherrara buruz (12 etapa, 200 km). Ondorioz, ibilbideak proposatu bidexketan gaindi ibiltzea nornahiri proposatua...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Behorlegin kurduen eta euskaldunen artean udaberriko besta egin da, bi lurraldeen arteko elkartasun eguna. Kurduek prestatu bazkaritik landa, suaren inguruan dantzatuz, Newroz ospatu da.
Kurduek, duela 3000 urte baino gehiago, udaberriko ekinokzioan, sasoi berriari ongietorria egiteko Newroz deitu besta egiten dute. Jantzi koloretsuak ezartzen dituzte eta suaren inguruan elkarrekin kantatzen eta dantzatzen.
Ondotik, "Jin, Jiyan, Azadi" (emaztea, bizia,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Olentzeroren Lagunak, martxoaren 31n, Dukontenian aurkeztuko du (18:30), "Transmisioa" Comediak ekoiztu dokumentala. Elkarteak Argentinan egin zuen bidaia da film horretan kontatua.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Martxoaren 24an, ostiralez, Hazparne Elizaberriko kaperan, Ezkia ikastolaren 50 urteen kari antolatua da eta bi talde polifonikoren entzuteko aukera izanen da. Aitzin (19:30) pintxoak jaten ahalko dira trago bat edanez. Ondotik kantaldia (20:30): Entrexatak eta AH! talde polifonikoak entzunen dira.
Sartzea 5€, urririk 12 urte arte.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
"Bi Arnas" dokumentala, martxoaren 27an Donapaleuko zineman
Jon Mikel Fernandez Elorz-ek egin dokumentalak torturaren ikusezin zauriak argitzen ditu. Iratxe Sorzabalen eta Mari Nieves Diaz bere amaren lekukotasunek oinarritzen dute. Dokumental hau martxoaren 27an, astelehenez, Donapaleuko zinegelan (20:30) pasatuko da.
Zonbait egun lehenago, martxoaren 22an, beste dokumental bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016