Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Heriotze - Kanaldude

Heriotze

Joan den astean bere azken egoitzara lagundua izan da Michel Ducau, 94 urte, Olhako gainetan bizi zena. Baionan sortua, aita gazterik galdu zuen. Mariñel ikasketak hasi zituen, aitaren ofizio berdina betetzeko xedez, bainan gerla denbora izanki, alemanek formazio zentro hori hetsi zuten. Bidarrairat igorria izan zen orduan, Artzelaittipirat, eta etxalde hortan zenbait urtez bizi izan zen. Geroxago, Noblianean lan egin, sasoin batzuk Landesetan eta jo zuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Dolu - Eskubaloia

Dolu

Baigorriko Larrazkena etxera aspaldian erretiratua, Paxkalin Axeritogaraiek, sortzez Ardans, 93 urtetan utzi gaitu, Alduden sortua gazterik jina zen Irisarrira. Badu zonbeit zerbitzu eginik pietun gisa eta gero kabala pizuaren arduradun. Jakes bere senarrarekin Herriestako etxe berrian baitzuten egon tokia, ez zenlan lekutik urrun, beharrorduan denentzat beti esku menean zen. Ez bazuten berek ondokorik ukan, laket zuen auzoko haurrez arta hartzea. Zeruan baldin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Heraitze'Koop - Heraitzeko bestak - Informatika tailerra

Heraitze'Koop

Elkarte berri bat Heraitze'Koop izenarekin sortua da Heraitze auzoan. Ideia duela kasik urte bat abiatua zen, tokiko 20 bat biztanleren artean, helburu batekin: nola bizi bat eman auzo hortan? Auzo horrek etxe bizitza kopuru handia du, eskola bat badute, kapera bat ere noizean behin meza batekin, bainan beste ezer ez da, ez saltegirik, ez eta ostaturik. Larregienea jauregiaren aldean UGECAM erakundeak duen etxea bada, elbarrituentzat baliatu dena. Gehiago...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

"Haur eri" elkartearen aldeko gaualdia - Erakusketa - Ene ondarea margotan

"Haur eri" elkartearen aldeko gaualdia

Maiatzaren 12an, elizan (21:00) "Haur eri elkartearen alde kantaldia antolatua da. Entzuten ahalko dira Kanatxantxak, Ozenki eta Gogotik taldeak. Sartzea dohainik, bakoitzak nahi duena emanen du, etekinak "Haur eri" elkarteari emanak izan dira.


Erakusketa

Itzal Aktiboa elkarteak, erakusketaren ikustera joaitera proposatzen du, Christian Saint-Marc eta Iker Valleren obrak ikusgai izanen dira,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

"La Table du soir" elkartearen alde - Euskal Museoan europar gaualdia - Patxa plaza berria - Euskal zirko kabareta

"La Table du soir" elkartearen gaualdia

"La Table du Soir" elkartea, prekarietate egoeran diren pertsoneri otordu beroak eskaintzen dituenak, duela 30 urte sortua da. Karia horretara maiatzaren 13an, Errepublikako Plazan partekatze eguna proposatzen du (12:00-20:00), besta giroan, edozeinek parte har lezake. Aurtengo sasoian 11.380 apairu zerbitzatuak izan dira, 198 laguntzaileri esker, sustenguz larunbatean itzuli baten egitea merezi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Heriotze -Nafarroaren Eguna - Artzainen Lasterkaldia - Kolegioak kantuz

Heriotze

Maddi Dutey (sortzez Liciaga) Lezparze Aparaingo etxekandere ohia 94 urtetan pausatu da. Bidarrain, bere alabaren etxean bizi zen urte andana bat huntan. Doluminak familiari.


Nafarroaren Eguna

Ez baitugu, nahigabe batengatik, joan den astean Baigorriko berririk eman ahal ukan, huna beranta puxka batekin, aitzineko igandeko Nafarroaren Egunaren argazki bat, elizako plazako dantza ekitaldian hartua. Goresmen beroenak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016