Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Urrezko pinpirina
Ekologiaz eta inguramenaz arduratzen den Bizi elkarteak, Herriko Etxeek sail horietan daramaten lana hurbiletik so egiten du eta ez gira gutti harro lehen saria, "Urrezko pinpirina" Baigorriri eman baitako. Bizikoek diotenaz, frogatzen dugu ez direla herri baten heina eta buxeta edo aitzinkontua batere traba bat aldaketa ekologiko mailan engaiatzeko, borondatea badelarik.
Leader
Gauza jakina da gure mendiek...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Hurbilduak zauzkigu aurtengo herriko pestak. Ostegunean hasiko dira eta aurten 5 egun iraunen dute, ostegunarekin hasiko baitira gazteek eskaini antzerkiarekin. Egitaraua nagusiki herri barnean iraganen da. Programa eder eta aberats bati esker, herri barneak harroaldi ona hartu behar luke.
Aurtengo berezitasun handienak dira ostegun arratseko Amatxi Leizafin gazteek emanen duten antzerkia. Bigarren aldikoz ostiral...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Bertsu bazkari, joko eta kontzertu, Aldaka gaztetxean
Aldaka gaztetxeak bertsu bazkaria antolatzen du, ekainaren 18an, igandez, Aldakan (Donapaleu). Hasteko,Haira Aizpurua Ibargarai, Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colinabertsutan aritzera heldu dira, bazkari denbora animatzeko. Bazkaltzeko, xerrikia fritekin, etxeko bixkotxak eta kafea proposatuak dira, 18 eurotan.
Arratsaldean, kanpoan ping-pong edo molde gisako animazioak proposatuak dira. Ondotik, egun goxo...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Sortzeen lerroaldiak ez du luzaz iraun, horra berehala doluen lerroa berriz goiti doala. Bere azken egoitzara segitu dugu Marguerite Urgorry Santsonekoa, 94 urtetan. Margueritek emazte isila eta langile baten oroitzapena uztan dauku. Berezitasun batekin, anitz urtez bere miresgarriko baratzeari esker elizaren loratzeko liliak haren eskutik pasatzen ziren, ziolarik "enetzat har ditela otoitzean". Horra xumearen handitasuna! Bai segur izan zaite ari direla eta Jainkoratzen lagundu zaitugula....
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Kontzertua
Erearoaren 17an, larunbata, Lur Berri gelan "Lanetik egina" arratsarekin. Erearoaren 21ean asteazkenez kontzertua Mendi Xola taldearekin, elizan (21:00).
Eskola publikoa
Erearoaren 30ean eskola publikoak bere eguna antolatzen du, Lur Berri gelan. Haurrek prestatu erakusketa emanen dute (18:00), ondotik (20:00) aperitifa eta zikiroa 20€tan, etorri haur horien sustengatzera....
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
"Gurutze-Gorria herrixka"
Ekainaren 17an, larunbata, Gurutze Gorriak gomita zabaltzen du "Gurutze-Gorria herrixka" deitu bestara (10:00-18:00), Allées Marines etorbidean iraganen da. Braderia handia elkarteak antolatzen du, anitz gauza prezio merkean proposatuak dira. Bestalde egun osoan animazio desberdinak izanen dira, bai eta edateko eta jateko. Egun hortan eginen diren benefizioak, Gurutze Gorriak urte osoan egiten dituen zerbitzuen ordaintzeko erabiliak izanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016