Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Pierre Espil mediatekan
Ostiralean, urriaren 13an, mediateka La Fabrique Affamée antzerki taldearekin juntatu da Hazparnen barna iraganen den ibilaldi berezi baten muntatzeko. Ibilaldi antzeztua eta kondatua izanen da, oren bat et'erdiz, karriketan eta Galbariorat doan bidean gora, oihaneraino. Gaia: askatasuna! Erreserbatu behar da mediatekaren gunean aurkitzen den helbideari esker edo liburutegira deituz. Aro txarra balitz mediatekan berean eginen...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Beti zuekin: Zarpaien udazkeneko besta!
Zarpai Bandaren zale guziak, aseezinak eta musikazaleak, urriaren 13 eta 14an gomitatuak dira.
Gaztelu Zahar pilotalekuan herrixka muntatuko da, bi egunez animazio, hitzordu eta ekitaldi desberdinak iraganen dira. Etxolak izanen dira janari eta edariekin, horiekin batera, eszena nagusian egitarau musikal ikaragarri batek hitzorduaren bihotza dardaraziko duela errana da.
Ostiralean Kaskarot bandak eta Incansables...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Urtero bezala, Arberoa Ikastolak bere dantza gaualdia antolatzen du Hazparneko Mendeala gelan urriaren 14an. Xiberutik Txingili'K taldearen "Lehen Txinka" ikusgarria, ondotik Zarena Zarelakoren "So egin" azken ikusgarria eta bukatzeko Arberoa Txaranga "Deluxe" formatuan. Jatekoa eta edatekoa segurtatua, beraz dantza maite baduzu ez duda hurbiltzea!
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Heriotza
Beste heriotza bat Baigorrin. Patrick Vieitez zendu da bere etxean, 49 urtetan. Doluminak aita, arrebak eta familia guziari.
Zerga bulegoa
Eliza ondoan ginuen "perzepzione" edo zerga bulegoa behin betiko zerratu da, duela zonbait egun. Baginakien ahalak jadanik biziki murriztuak zituela, errana zuten urte hondarrean hetsiko zela bainan uste baino lehen egin da azkenean. Jakin dugunaz, bere zerbitzuak Hazparnera aldatuak...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Eskubaloia
Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak 24-23 irabazi du Bruges 33 taldearen kontra. Nesketan, nazional 3. mailan, Kanbo-Irisarriko lehen taldeak 22-18 galdu du Bruges 33 taldearen parean. Bigarren taldeak 22-21 galdu du Denguin herrian.
Heldu den aste hondarreko partidak - Gizonetan, nazional 2. mailan, Irisartarrak taldeak larunbatean Bouguenais errezebituko du (19:00). Prenazional mailan, bigarren taldea larunbatean joanen...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Ez ahantz pintxo pote saila segitzen dela ortzegun guziz (18:30), besta giro pollit batean eta bixtan dena pintxoak preziatuz, pilota plazaren ondoko ostatu eta jatetxetan. Beti biltzen da jende asko eta jo aitzina kar berarekin!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016