Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Antzerkia Larrekon
Frantsesez emana den ikusgarria aurkeztua da "À l'horizon la mer" deitua, Savon Noir konpainiak plazaraturik. Bi emazte nortasun handikoren harremanak argituak dira, batak ez jakin bere amatasuna nola asumitu eta bertzeak aldiz lagundu nahi erronka horretan. Ikuskizuna dohainik eskainia da hilaren 20an (19:00), haatik nahi dutenek beren parte hartzea diruztatu ongi etorria izanen da.
Sophie Henaff...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Terres de Navarre elkartea
Urriaren 21ean Terres de Navarre elkarteak Vauban zinegelara gomita zabaltzen du. Egun horretan bideo proiekzio baten bidez, elkartearen 60 urteak ospatuko dira, sartzea kitorik.
Elkartea sortu zenetik Baxe Nafarroako ondare historiko eta kulturala baloratzea izan da, hunekin batera Nafarroako bi aldeetako herritarren artean loturak azkartzeko xedearekin.
Ondotik hurbildu direneri trago bat eskainia izanen zaie....
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Sortze
Joan den buruilaren 28an, Loriosteko Cassandra Guerrier eta Julien Mendiondoren familia hirugarren haur batez emendatu zen. Alaba bat sortu zaie, Idoia deitu dutena. Segur Antton eta Mattin 9 eta 6 urteko anaiak kontent direla.
Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua Idoiari.
Heriotza: Panpi Durruty
Joan den astean zendu zen "Xoriekin"-eko Panpi Durruty, 93 urtetan. Bazuen aste bat ospitalean sartua zela....
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Joan den larunbatean ohidura bilakatua den herritarren egunarekin bururatu ziren. Egun horrek duela zenbait urteko hedadura eta berotasuna galdu badu ere, herritarren arteko gurutzamendu eguna da beti, aldi huntan 140 bat bazkaltiarrekin giro alegeran iragan dena.
Gaualdi jendetsuena zikiroaren ingurukoa izan zen, 280 afaltiarrekin (2022an 350), besta osoki trinketean eta ondoko gelan zen. Ostiral arratseko pilota partida gustagarriek so egile gehiago mereziko zuten, bainan ondoko...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldeak irabazi du, partida gogor baten ondotik, Bouguenais taldeari, 25-24. Prenazional mailan, bigarren taldeak galdu du Asson-en, 27-31. Frantziako xapelgoan, Irisarri-Atharratzeko hemezortzi urtez petik taldekoek galdu dute, Castanet hirian, 26-29.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo-Irisarrik galdu du Marmanden, 23-31. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute, Mios taldeari, 43-22.
Heldu den larunbateko...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Sorj Chalandon kazetari-idazlearen hitzaldia
Urriaren 19an, ostegun huntan, Sorj Chalandon idazle eta kazetaria, Bernat Etxepare lizeoan izanen da, Elkar argitaletxearekin partaidetzan antolatu mintzaldia da.
Arratsaldean ikasleekin bilduko da eta ondotik"L'enragé" bere azken liburuaren aurkezpen publikoa eginen du (19:30), itzulpena euskaraz.
Gurutze Gorriaren braderia
Urriaren 21ean (9:00-17:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016