Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Pobreziaren kontrako nazioarteko egunak direla eta, Alain Benestyk idatzi eta zuzendu filma, urriaren 20an, Herriko Etxean ikusgai izanen da.
Dokumental eraikigarria eta hunkigarria, hurbileko jendearen ondoan murgiltzen gaituena, egunero prekarietate eta pobrezia egoeran bizi direnak.
Emanaldiaren ondotik solasaldia izanen da. Sartzea kitorik.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Poxoluko Gabriela Ager eta Jon Xangalari sortu zaie Agustin izendatu duten lehen haurra.
Ukan dezaken bizitza luze ederrena hari!
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 18a
Manez Etchegaray Auxteikoa segitu dugu bere azken egoitzara, 90 urtetan. Bere bizi nahiarekin ez da bere etxe xokoan egon den horietarik, soldadu eta Aljeriako gerlan parte harturik etxeratu eta sartu zen faktur edo pietun, hastean ordezko gisa eta gero bere herriak zituela. Fanny bere emaztea ezaguturik laborantxa ere joanarazten zuen. Gizon umoretsu baten oroitzapena uzten dauku, Manez errotik fedezko urratseri atxikia, ez baitzituen ere hutsegitekoa gerlari ohien biltzar edo...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Maryse Urrutyk sortu "Itzuli" konpainiak, "Oihana" antzerkia urriaren 14an (21:00) trinketean emanen du.
Oihana, Lur bere amarekin eta Argia amatxirekin bizi da. Mendeetan zehar, dantzaren bitartez jakintzak eta ohiturak, familiako emazteen artean transmitituak izan dira. Baina, katea moztu da. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta hizkuntza misteriotsuan hitzegiten duten...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Urriaren 13an, ostiralarekin, Elirale - Pantxika Telleria konpainiak, "O!"dantza ikusgarria emanen du, Kiroletan, saskibaloi gelan (19:30).
O! ikuskizuna, Oihan Indart baigorriarrak interpretatu bakarkako lana da, koreografia zuzendaritza Pantxika Telleriaren esku zena.
"O!" dantzariaren mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez, harridura eragiten du, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko balira bezala. Ikuslea lan...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Lurdako beila: ibiakoitz eta igandean
Urte guziz egiten duen bezala, Hazparne eskualdeko "L'Hospitalité basco-béarnaise" elkarteak bi eguneko beila Lurdera muntatzen du, asteburu huntan, urriaren 14 eta 15ean. Izenak urriaren 2ko eman behar ziren Frantxua Christy (06-11-14-30-21) edo Marie-Claire Sarhy (06-49-08-35-06).
Gozategian: apairuak, errugbi eta pilota partidak
Herriko pilota plaza aitzinean kokatua, Gozategia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016