Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Gau Beltza
Urriaren 31n iraganen da, hiriko animazio eta besten batzordeak bigarren urtearentzat gaurik "beldurgarriena" antolatzen du.
Euskal Herrian ere aspaldi "Halloween" antzekoa ospatzen da. Garai batean zenbait herritan arbiak eta kuiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela tipi bat argitan, bide bazterretan jartzen ziren, herritarrak beldurtuz, hilen arimari bidea erakusteko. "Gau beltza" edo "Arimen gaua" deitzen zen. Hendaiar anitzek gozatuko duten besta...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Urdin
Aste huntan, Urdin taldea Ziburun da bere ikusgarri berria prestatzeagatik. Euskal Elkargoa laguntzaile, Chiméres antzerki taldea ere ba. Arrantzaleen emazteak ditu gogoan, bereziki heien egun guzietako urratsak. Anitz gertakari badira beraz, nahitez itsas hegi hortan kokatzen direnak. Gisa hortan egin lana aurkeztuko da ortziralean (19:00), Errepira aldeko bilgunean.
Erreka-Zahar
Obra asko egitekoak dira Erreka-Zahar...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Kilima 4 haurtzainez osatu euskarazko haurtzaindegia da, herriko erdigunean kokatua. Familientzat leku goxoa eta solidarioa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurren eta haien familien beharreri erantzuteko antolatua.
Kilima haurtzaindegiak azaroaren 4an (18:00), Biltoki gelan loto bat antolatzen du. Bertan jateko eta edateko izanen da, denak ongietorriak dira!
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Urte guziz egiten duen bezala, ELBek urteko bazkaria antolatu du urriaren 15ean igandez. Aurten amikuztarren aldi zen harrera egitea eta Gabadiko gelan ederki iragan da. 200 bat laborari eta laguntzaile hurbildu dira eta denek preziatu dute gustuz prestatua zen bazkaria. Arratsaldean, Barkoxeko gazteek antzerki umoretsua eta kalitate handikoa eskaini daukute. Laborantzari lotuak diren egoera zenbait antzeztu dituzte, kritika eta umorea ederki erabiliz. Ikusgarria bururatzean, ELBri bokazio...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Zabaliken larrazkeneko hitzorduak
Arrakasta handikoa izan den Nafarroa Bizirik egunaren ondotik, Zabalik elkarteak, ondoko asteetan euskarari eta historiari buruz antolatuak diren hitzorduak bere sarean oroitarazten ditu. Huna egutegia eta lemak zoin diren:
- Azaroaren 26a arte,LOrALDIAerakusketa Bideakgunean ikusgai izanen da. Erakusketak arrakasta ederra biltzen ari du: agorrilean 1561 bisita eta irailean 2041.Irudi ederrez apaindua izaiteaz bestalde, gure...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Heldu den asteburuko kirol gertakaria dugu hau, Erberua elkarteak antolatua, igandez iraganen dena.
Oinezkoentzat 12 edo 20 km-ko ibilaldia izanen da, VTTez 20-32 edo 40 km-ko itzulia. Izenen hartzea trinketean eginen da (7:00etatik goiti): xirrindulari bakoitzak 8 euro ordainduz, oinezkoak 6 euro.
Indar berritzeko janari eta edariak kausituko dira han hemenka. Bakotxak bere basoa jarraikiarazi behar du. Bururatzean lekuan berean bazkaltzen ahalko da.
Xehetasun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016