Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Argazki erakusketa
Lehen euskal natura eta mendi argazki festibala azaroaren 4an eta 5ean iraganen da, Plaza Xokon. Euskal Herriko CPIE egitura antolatzaile. Diotenaz, baziren urteak gure mendietako bazterrak eta biodibertsitatea (lore, landare, abere) argitara eman nahi zituztela. Gure ondarea hobeki ezagutzea proposatzen daukute argazki, tailer eta ibilaldien bidez. Hamar bat argazkilari trebatu ere (hauen artean profesionalak) hor izanen dira. Bi xehetasun...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Beti Gazte
Gan den larunbatean Beti Gazte taldeak aurtengo azken elkarretaratzea egin du, Ur-Hegian jatetxean, 65 kide baziren etorriak, elgarrekin memento eder baten pasatzera. Jateko onak eta ongi zerbitzatua, euskal kantu batzu kantatu dituzte eta 5ak aldean denak beren lekuetara joan dira, estomaka ongi betea. Jeannot lehendakariak elkartearen izenean denak eskertzen ditu, orori desiratuz urte bururatzea ongi pasatzea eta heldu den urte arte!...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Heriotze
Urriaren 25ean, zendu da Emile Iriquin gure herritarra, Olasur Etxeberrikoa. 79 urte zituen Emilek eta azken urte hauetan Baigorriko Adinduen Etxean erretiratua zen. Ehorzketa elizkizuna iragan da Itsasuko elizan joan den astelehenean.
Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Antzerkia
Accords elkarteak, Itsasuko Herriko Etxearen partaidetzarekin, eskainiko du "Monologue culinaire" antzerki...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Izturitze rando
Aurtengoak arrakasta polita ukan zuen joan den igandean. 289 oinkari eta 231 txirrindulari, mendi gune eta oihan xokoetako xendretan gaindi ziren goiz osoan. Aro goxoa zen hortarako, sasoineko hego haize eztiarekin, iguzkirik ez bainan ateri.
Erberua elkarteko 70 bat lagunek segurtatu duten antolakuntzari esker denak untsa joan dira.
Antzerkilariek 2. emanaldia
Artetxeko antzerkilari gazteek "Umezurtza" eta...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Bururatu da Txileko mus xapelgoa. Gure herritarrek, Battitt Bidondok eta Peio Urrizagak, laugarren egin dute, sei partida irabazirik. Hameka pare beharrak ziren bainan Uruguaikoak ez du jokatu. Beraz hamar ekipa dira lehiatu, bakotxak bederatzi partida behar zituela jokatu. Euskadirentzat xapela (8 garaipen), bigarren Argentina (7 garaipen), hirugarren Ipar Amerika (6 garaipen), hemengoek bezala bainan mantxa bat gehiago irabazirik. Battittek eta Peiok jo dituzte Argentina, Australia, Txile...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Euskal immigrazioari buruz mintzaldia
Azaroaren 4an (17:00) Herriko Etxeko gelan, Argitxu Camus-Etxekopar-ek mintzaldia emanen du
"Emigranteen gutunak: euskal migrazio fenomenoaren iturri" gaiaren inguruan.
Argitxu Camus Etchecopar zuberotar historialaria euskal immigrazioan espezialista da, tesia eta doktorego lanak Nevadako Unibertsitateko Renoko Center for Basque Studies-en egin zituen.
Euskal Herrian XIX eta XX. mendeetan iragan immigrazioari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016