Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Artetan plazer da berri on batekin hastea, herritar Julie Delguek hartu du biziko lagun Didier Amorena lekondar gizon gaztea. Bikotea Heletan biziko da, eraiki etxe berrian. Aitatxi-amatxiek, aitamek har ditzatela goraintziak, bizi luze urosa espos berrieri!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Marijane Tapia Zedarria etxean bizi zenak, utzi ditu bere etxea, hain maite zuen Iholdi herria eta mundu hau utzi ditu, nehor guti beha zegoen tenorean. Isila bezain baliosa iragana du bizia, senarra aspaldian joana. Bakarrik bizi zen Zedarria etxean, estimatua zela ageri zen, ehortz egunean bildu den jendearekin, otoiz eta kantuetan parte hartzera jinak.
Doluminak eskaintzen ditugu familia osoari.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
"Mizanbu Pala Cup torneoa"
Lehiaketa bururatzera doala, azaroaren 4an, Petriko auzoko Larrepunte ezkerparetan finalak iraganen dira: 3. mailako finalarekin hasiko da (10:00), ondotik 2. maila eta bururatzeko lehen maila. Bazkaria antolatua da (25€), erreserbatzeko mezuz 07-88-48-21-58 zenbakira.
Jantzi hustea
Azaroaren 5ean Mizanbu gaztetxean jantzi hustea iraganen da (10:00-18:00). Bigarren eskuko jantzi merkeak,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Azaroaren 4an (19:00), Kiroletan Xilabaren finalerdia iraganen da. "Lizaieta" taldea (Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua) eta "Muttikoak" taldea (Irati Alcantarrilla, Haize eta Ibai Lekuona eta Miren Artetxe) bat bestearen kontra lehiatuko dira.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Errausketari zuzendutako eremua
Duela urte parrasta bat orain, errausketa eskaera bati erantzuteko Oroimenaren baratzea sortu zen Hazparnen. Hilerriaren handiko punttan aurkitzen da eremu hori, iragana, oraina eta geroaren arteko lotura egitera saiatzen dena, mendian aurkitzen diren kultu medio ohiak erabiliz. Azterketa sakonago batek agerian emaiten ditu zenbakien hautua haien ildo sinbolikoan. Ber maneran baliatutako edo berriz interpretatutako sinboloak euskal...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Barkoxeko gazteak kümitatzeak plazer egiten deikü, eüskaraz sortü antzerki berri batekin, herriko biziaz eta laborantxaz. Azaroaren 3an (20:30) Posonpes gelan. Sartzea libro, emaitza bat egiten ahalko düzü leküko alkarte batentako.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016