Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Cumbia gaua
Azaroaren 25ean Bixintxo kultur gunean Cumbian'bero taldearen kontzertua iraganen da.Taldeko 5 musikarik, giro beroenean, bidaia liluragarria eskainiko daukute. Kolonbiako Cumbia eta Hego Amerikako musikak entzuteko eta dantzatzeko parada ukanen dugula dudarik gabe.
Cumbia dantza 17. mendean sortua da, Kolonbia afrikar eta espainol jendeen arteko eraginpean zelarik. Biper gorri pixka baten emaiteko, Baionako Salsa dantza eskolak gomitatuak...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Azaroaren 26an, Herriko Etxeak eta Oma elkarteak, Biharko Lurraren Elkartea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen partaidetzarekin, "Arbolaren besta" plazan iraganen da. Tokiko arbola, fruitu ondo eta landare ekoizleen merkatua (9:00-17:00), euria balitz Xoldon iraganen da. Arratsaldean Elkartea gelan bi eztabaida proposatuak dira: (17:30) "Arbola herrian: elikadura eta erronka klimatikoaren aterabidea" gaiaren inguruan eta ondotik (18:00) Hervé Covés-ekin "Arbola eta elikadura...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
"Mintzodroma"
Donibane-Ziburuko AEK-k antolaturik, azaroaren 30ean (19:00), elkarteko mintzalagunek antolaturik, Peyuco Duhart zentroan euskara praktikatzeko eta bizitzeko "Mintzodroma" antolatua da. Hurbilduko direnek euskaraz mintzatuz, memento goxoa pasatzeko aitzakia ukanen dute. Euskara maila edozein izanik, denak ongietorriak dira.
"Gora euskal (H)errientsak"
Begiraleak elkarteak, Erroa eta Herrima argitaletxeek eta Gure...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Pontx pailazoa
Hazilaren 18an Pontx-ek Lur Berri gelan ikusgarria eman du, gela gaindika zen hainbertze jende bazen etorria. Ikusi behar zen nola zabaldu duen bere jakintasuna, tikitik bazuen Pirritx eta Porrotxen gostua eta handitu delarik bere ideia segitu du. Bai zinez hola segituz Joanes gora joanen zira, segi maite duzun ofizio hortan eta nere partez suerte on zuri!
Euskaltzaleen Biltzarra
Deneri idekia,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Azaroaren 25ean (9:00-12:00), Gamaritz aretoan (Gare du Midi) "Maurice Ravel kontserbatorioan euskal musika, dantza eta antzerki saila egituratu eta garatzeari buruzko aukerak" gaiaren inguruan hitzaldia proposatua da.
Parte hartuko dute: Antton Curutcharry Iparraldeko kontserbatorioko ekoizpen sailaren lehendakariak, Johañe Etxebest Euskal Kultur Erakundearen zuzendariak, Ihintza Irungaray Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio kargudunak, Carine Aguirregomezcorta Malandain Ballet...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
DAMA ikusgarria Larreko salan
Euskaraldiaren astean kokatzen da aurkituko dugun DAMA ikusgarria, Herriko Etxeak eta Herri Soinu elkarteak antolaturik, partaidetza askorekin. Larunbatean, hilaren 25ean (20:30) frantsesez eta euskaraz aurkeztua da, aldiz biharamunean igandean euskaraz baizik ez (17:00). Ipuin musikatua eta dantzatua aurkezten du Jokin Irungaray itsasuarrak, Mundarrain edo Arranomendi gainetan gertatu liteken leienda bat argitan ezarriz. Jokin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016