Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Gazteek finalean galdu
Aitzineko asteburuan, herriko 2 neska gaztek Euskal Herriko pilota txapelketaren finala jokatu zuten, palaz pilota goma hutsarekin, Iholdiko trinket berrian, denbora berean hau estreinatzen zutela. Maiana Durruty eta Emma Etcheverryk zorigaitzez galdu zuten Kapito Harriko Elena Irigoin-Nahia Agorrodyk osatu ekipoaren kontra, 2 mantxetan, 13/15 eta 11/15. Galdurik ere, biba zuek, txapelketa ederra...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Xabier Itzainarenmintzaldia abentüaren 2an, neskenegüna(18.00), Hebentikenean Maulen.
Hitzaldi hortan aipatuko da Ipar Euskal Herriko soinülari edo soinüegileenhistoria soziala. Lehenagoko lekukotasunak eta artxibo materiala erabiliz, behatuko dügü denboran zehar nola beiratu edo(ta) aldatuz joan diren soinu tresnak berak, soinularien betebeharrak bai eta soinulariek gizartean zuten tokia. Hitzaldiaren oinarri den...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Herriko Etxearen estreinaldia
Joan den ortzirale goizean iragan da Lapurdi Herriko Etxearen estreinaldi ofiziala. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria, Fabrice Rosay suprefeta eta Bruno Carrere auzapezaren ingurura hautetsi asko bildu dira: Max Brisson senatorea, Christian Bru deputatua, Philippe Etcheverria kontseilari orokorra, auzo herrietako auzapez gehienak, hemengo beste hautetsiak, Béranger apeza, jendarmeen eta suhiltzaileen aitzindariak, bertan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Pilota
Txapeldun - Joan den azaroaren 18 eta 19an Iholdiko Hoxari trinket berrian palantxazko Iparraldeko Pilota Batzordearen finalak iragan ziren. Irisartarrak pilota elkartetik bi parek parte hartu zuten. Lehenik gaztetxoetan: Kleina Oxandabaratz-Xana Labatek finala galdu dute 15/13 06/15 05/10 Zaharrer Segiren parean. Artekoetan: Maitena Mollon-Maia Muscarditzek irabazi dute 11/15 15/09 10/06 Airetiken aitzinean. Aurten Irisarritik 6 pare...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Eguberriko merkatua
Arrokagarai ikastolak antolatzen du Eguberriko Merkatua abenduaren 3an, igandez (10.00-16:00), Sanoki gelan. Izanen dira hor sorkuntza arteak, ilezko jantziak, literatura, esku arteak, larruzko gauzak, bitxiak, Korrika eta Herri Urratseko jantziak, bai eta ere eztia, kosmetiko naturalak eta gehiago ere bai. Goizetik izanen dira ere animazioak: Irri Fitness haur eta helduentzat, eguerditan aperitifa "Itsasu Kantuz" taldeak animaturik eta haurren...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Joan den asteburuan Iholdin, Hoxari ezkerpareta kiroldegiaren inguruan, egun berezia izan da. Iholdin ez baitira gauzak nolanahika egiten, Hoxari ezkerpareta trinket bilakatu da, 36 metrotik 32 metrotara jautsiz, xokoan gelditzen den partean squash barnea eginez. Argentinako trinket moduan, gogoetek ekarrarazi dute kanbiamen hori, orain arte barnean trinket ttipi bat eraikia zen, barreiatzen ahal zena behar-orduan, gehiago gai ez zena.
Denek Bat pilota elkarteak, bere taldean badauzka...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016