Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Eskubaloia
Prenazional mailan, bigarren taldeak 25-35 galdu du Aspom Bègles taldeari. Hirugarren taldeak 35-26 irabazi du Lescar taldearen kontra. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo-Irisarriko lehen taldeak 33-22 irabazi du Ossau taldeari. Bigarren taldeak 18-33 galdu du Nafarroaren kontra.
Heldu den larunbateko partidak - Nazional 2 mailan, irisartarrak joanen dira Maulera (19:00).
Prenazional mailan, bigarren taldea Mont de Marsan-era...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Pontx pailazoak azaroaren 1ean AIEC gelara gomitatzen gaitu (19:00), "Gelara!" berrikitan muntatu duen obraren ikustera. Korrika kulturala kari, AEK-k eta Herriko Etxeak partaidetzan antolatu ikusgarria da.
Sartzea urrik, xahar ala gazte... segur memento goxoa pasatuko duzuela!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Klasako bazkaria
Abenduaren 2an, 50 urte aurten eginen duten herritarrak gomitatuak dira mende erdiaren ospatzera. Hitzordua plazan emana da (19:00), ondotik Xoko Ona ostatuan 35€tan afaltzen ahalko da. Izen emaitea azaroaren 24ko finkatua zen, hala ere deitu Eric Aristegui 06-73-25-95-23, Ugutz 06-48-20-65-46 edo Maider Laduche 06-03-84-83-52.
Euskararen eguna
Abenduaren 3an (15:00), Euskararen Eguna kari, Biltoki gelan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Abenduaren 2an, Borderline Fabrikan (16:30), 2003. urtean sortu zen "Rouge Elea" konpainiaren 20 urteak ospatuko dira. Hainbat urtez zortzi sorkuntza eta hainbeste gertakari antolatu ditu. "Beti saiatu gira zentzuzko bidea egiten, lanbide honetan hain zaila dena, barneko sua elikatu, inspirazioa topatu, kolpatzen gaituzten hitz eta irudiak agertu... gure mundua kontatzen dituztenak".
Konpainiak "Ez gaude hemen" ikusgarria emanen du, ondotik beste artista batzuk gomitatu ditu, gai...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Andde Duhalderen kontzertua
Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an iraganen da. Horren karietara, usaian ez bezala abenduaren 2an, Baionako Hiriko Hizkuntza Politika zerbitzuak Andde Duhalderekin kontzertua antolatzen du, Kalostrape ostatuan (20:00), sartzea kitorik.
Tartean teatroa: monologoak
Azaroaren 5ean, asteartearekin (20:00), Luna Negra kafe antzokian, Ibilki programaren baitan bi monologo emanak izanen dira....
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Suteen kontrako tresneria
Herriaren galdeari segituz enpresa berezitu batek ur aho guziak entseatuko ditu behar orduan eraginkorrak izan daitezen. Egitate horrek traba batzu sor ditzake, hala nola presio apaltze edo uraren kolore aldatze. Traba hauek ez dira iraunkorrak izanen eta beharrez Euskal Elkargoko zerbitzuek jendea lagunduko dute. Entsegu horiek abenduaren 12tik 29raino iraunen dute. Gehiago jakin nahi duenak Hazparne herrialdeko eta Bidaxuneko ekipoak deitzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016