Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Abenduaren 15ean Espelletenian (19:30), BIK irakurleen klubak gomitaturik, Josebe Blancok Argia aldizkariaren "Bizi Baratzea" sailean idatzi "Hausnarrean: ardiek egin naute artzain" liburua aurkeztuko du. Ondotik Karma eta Murgi taldeek kontzertua emanen dute.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Behartuentzat Eguberriko opariak
Frantsesenia lizeoak, epizeria sozialarekin batera, behartuentzat bilketa berezia antolatzen du. Boata batean bakoitzak jantzi bero, goxoki... eta beste edozein gauza ezartzen ahal ditu opari moduan. Helburua da urte hondarreko bestak direla eta, zailtasunean bizi direnek ere oparitxo bat ukan dezaten. Frantsesenian opari boatak astelehenetik ostiral arte pausatzen ahal dira, abenduaren 21a arte (9:00-17:00).
"Arima...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Etxe loreztatuen sariketa
Aurten ere etxe loreztatuen sariketa iragan da. Auzapezak eta Nikolas Blain axuantak egin dute sari banaketa. Huna saristatuen izenak, eurotan irabazi sariarekin: hiriko baratzetan Marie Thérése Arlas (100€), Sandrine Berneau (80€), baratze ertainetan Jean Marie Eyharts (100€), Jeannette Duhalde (80€), adosean Josette Boussières eta Christian De Boyer Montegut (60€), espazio handiko baratzetan Robert Pilon (100€), Véronique...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Denetan bezala, Eguberri hurbiltzearekin, Ziburun ere bada zernahi ospakizun berezi, tailer, ikusgarri, ibilaldi, hitzaldi eta gaineratiko. Eskoletan eta elkarte frangotan. Denak umore onean bistan dena. Orotara, hogoi bat hitzordu segurik! Ttipi eta handi, denentzat! Sasoina da holakoa, bestaz besta ibiltzekoa alabainan!
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Zangoak Arin
Elkarteak Zugarramurdiko Azketa jatetxean, hazilaren 25ean, larunbatez, azken elkarretaratzea egin du, bazkari eder baten inguruan. Elkarrekin egun goxo baten pasatzera 50 bat korrikari beren lagunekin etorriak ziren, beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira. Beren ateraldia izigarriko umore onean bukatu da, bulegoak denak eskertu nahi ditu, deneri desiratuz urtearen bukaera ongi pasa...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Euskal Herriko mus txapelketa
Izturitzeko kanporaketaren kondu, lehen partidak abenduaren 8an, ostiralez (20:00) Artetxean jokatuko dira.
Lekuak mugatuak baitira, izenak aitzinetik emaitea hobe da, 06-31-64-60-88 deituz.
Xoko jokoan
Harpealde trinketean abenduaren 9an larunbat arrastirian bururatuko da aurtengo zoingehiagoka,
(18:00) 3. maila et segidan 2. eta lehena. Ondotik, pilotari, epaile, arduradun eta ikusle (xoko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016