Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Eguberriko saskia

Urte oroz bezala gure saltegiko epizeriak egiten du zozketa bat, erosketak egitean kutxa batean ezarri zenbakien artean zoin izanen den irabazlea. Aurten Julou Horwenna andereak suertea ukan du, saltegi auzoan bizi da, bi urte hauetan Heletara etorria. Erran dezagun zozketa hondar aldikoz dela toki hortan izanen, gure saltegia primaderan tokiz aldatuko baita, egokiago oraiko harat-hunateri buruz.

Goresmenak irabazi duenari eta zendako ez suerte gutiago ukan duten guzieri.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriaren saria - Urtats solidarioa

Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriaren sari banatzea

Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak hiru sari banatzen ditu. Ohorezko saria euskara edo(ta) euskal kulturaren sustapenean eta ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen pertsonalitate bati emaiten zaio. 2018az gero, sari hunek Jean-Mixel Larrasket lehendakari ohiaren izena du eta Kepa Akixo "Zigor" artistak egin obra eskainia da.

Bestalde, "Euskal Kultura" saria, Euskal Herriari lotu doktoretza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Dolu

Urte hondar honek,doluan utzi du Hoztako herria, bateratsu bi herritar zendu baitira. Adin ederra bildu du Maina Partaburu Intxausetakoak 98 urtetan utzi baitu mundua. Bestea da Uharteko Jean-Pierre Uhart, 79 urte zituen. Jean-Pierre ezagutu dugunek ez dugu ahantziko haren arraileria eta laguntasuna nehor ez da aspertu harekin alta atsekabeak ez zuen hutsegina.

Penetan diren bi familiekin gaude.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Sortze - Heriotze - Pilota - Herriko kontseilua - Nahas mahas

Sortze

Joan den abenduaren lehenean sortu zen Beñat, Julie Moustirats eta Fréderic Minjou andere jaunen egoitzan, Ibarre berrian, Haranburuko bidean, Apairi auzo aldean. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua Beñat sortu berriari.


Heriotze: Ttotte Benac

Neguteko ondoan bizi zen Ttotte Benac, 66 urtetan zendu da. Urte andana batez Lekuineko ostatua atxiki ondoan, Ttotte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Biltzar nagusia - Eguberriko elizkizunak - Egur saltze

Biltzar nagusia

Hiribehere Sokorrondo auzo batzordeak bere biltzar nagusia egin du, joan den ortzegun arratsean Gaztelondoan, Eric Mailharancin axuantarekin eta Nicole Mouesca hautetsi erreferentearekin, 23 lagunek parte hartzen zutela. Eric-ek hastapenean batzorde horien funtsa eta araudiak oroitarazi ondoan, aipatu du gazteen kontseilua eta aurten horrekin osatu ekintzak. Katia Drieux batzorde arduradunak luze eta zabal aipatu ditu urteko gorabehera guziak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Sortze - Heriotze

Sortze

Berant bada berant plazer egiten du berri onen zabaltzea, damugarri bada ere ez direla txarrak bezain laster hedatzen. Dena den atsegin bera dugu jakitea bi sortze herrian ukan ditugula.

Lehena Alba nekattoa sortu da urriaren 19an, Arnaud Labat eta Langevin Charlène familia gaztean. Errekaldian dute egoitza.

Bigarrena ere nekattoa, Elixa sortu da azaroaren 25ean, Erik Lespade eta Marie Oyharzabal Hasparien ohantzean. Hauek Etxoineko etxeko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016