Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Olentzeroren etorrera kantatuz
Begilareak taldeak gomita zabaltzen du Olentzeroren etorrera kantatuz ospatzera. Hitzordua abenduaren 24an emana da (15:30), Luis XIV plazan. Galdegina da baserritarrez beztitzea.
Eguberriko bainua
Herriko Etxeak antolatu Eguberriko bainu tradizionala, abenduaren 24an, iraganen da. Bainulariak hondartza nagusira gomitatuak dira (11:45). Ondotik arno beroa zerbitzatua izanen zaie.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Kontseiluko bilkura
Urteko azken bikura arras laburra izan da. Huna zer aipatu eta deliberatu den:
-Hiri barnean egin obrek komertsio batzuen lana trabatzen zutela oharturik, kontseiluak komisio berezi bat muntatu zuen beharrez komertsanteen laguntzeko. Laguntza baten ardiesteko aitzineko urtean sasoin berean egin lan zifraren %10a behar zen galdua, paper ofizialak lekuko bistan dena. Bederatzi hilabetetako lan denborak konparatu dira (urritik ekainera). Bost...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
"Hondamendia" antzerkia Donapaleun
Oroitzen gira nola 2020ko otsailean, milioi erdi bat metro kubiko hondakin industrial erori ziren Bizkaian, A-8 autobidean. Bi hil izan ziren. Ondotik kritika gogorrak agertu ziren hondakin hau kudeatzen zuen enpresari buruz eta inbroglio politiko bat sortu zen. Axut! eta Artedrama elkarteak, gertakari ezberdinak gainditzen dituen istripu huntaz baliatu dira "Hondamendia" antzerkiaren muntatzeko. Amikuzeko ikastolaren eta Zabaliken...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Zortzigarren aldia bertso afaria egiten dela Amikuzen, Zabalik elkarteak, Bertsularien lagunak eta Ezkukula bertso eskolak antolaturik. Bertsozaleen hitzordu garrantzitsua bilakatua da, luzerako lan batean, bertsoaren bidez Amikuze berreuskalduntzeko. Zazpi herritan egin ondoan (Donapaleu, Arberatze, Gabadi, Behauze, Garruze, Martxuta, Behaskane), aurten abenduaren 23an (19:00), ibiakoitzean, Altzumartak harrera hoberena eginen dio. Maddalen Arzalluz eta Unai Agirre bertsolariak hor izanen...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Nazional 2 mailan, lehen taldeak balentria egin du, tanto batez irabaziz, Limoges-en kontra, 29-28.
Nesketan, erregionaleko Frantziako koparen 3. itzuliaren kontu, Kanbo/Irisarri lehen taldeak 24-23 irabazi du Tyrossen.
Orain pausa, heldu den urte arte eta Eguberri on deneri!
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Herriko pilotariak kantuz
Elizan ikusiko ditugu, urte hondarrean proposatzen duten kantaldian, elizaren aterpean, abenduaren 27an (19:00). Pilota eta kantua ongi loturik, errepertorio pollita eskainiko du herriko pilotari taldeak, haatik gaitzeko laguntza ukanen du "Gurashow" emazte kantari ospetsuekin. Hauetan Amaia Riouspeyrous, Maider Cigarroa, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande eta Philippe Albor musikaria. Eguberritik landa, Urtats aitzin, gozatzeko parada ezin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016