Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urte berri on, osasun on batekin deneri, 2024a goxotasunean eta anaitasunean pasa dezagun.
Olentzero
Abenduaren 23an, larunbat arratsalde apalean, Olentzero Mari Domingirekin plazara etorri da, haurreri goxokiak eman dituzte eta horiek Gabon kantu batzu eman, euriarengatik komertsanteen krakada Lur Berri gelan egin da eta ogitartekoak errakiarekin ere baziren. Ttiki eta handiek izigarriko memento ederra pasatu...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urteberri onherritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona.
Kulunkaren antzerkia
Hernaniko Kulunka teatroak, "Andre et Dorine" ikusgarria 450 aldiz emana du, 25 herrialde desberdinetan. Izigarriko arrakasta sortu izanik eta sekulako sariak lorturik mundu mailan. Hitzik gabeko ikusgarri hunek maskak eta jestuak nabaritzen ditu, sentikortasuna eta...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Robert Arrambideren heriotza
Robert "Popol" Arrambide abenduaren 21ean zendu da, 81 urte zituen. Hendaiako Herriko Etxeko hautetsi abertzalea izana eta euskal preso politiko ohia, euskal kulturaren alde ere aritu zen bereziki Akelarre elkartean. Bere ehorzketak abenduaren 28an San Bixente elizan iragan ziren, dozenaka herritarrek eta hautetsiek agurtu dute. Ondotik, eliza aitzinean Jexux Arzallus eta Andoni Zelaiak bertsutan omendu zuten, bidelagun izaitea eskertuz....
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urte berri on
Urte berri on lehenik uztariztar guzieri bai eta ere astekari hunen berriketari, moldatzaile eta irakurle guzieri. Ekar dezala urte berriak deneri osagarri, behar diren grazia guziekin.
Herriko egoera zibila
Bururatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 53 sortze, 12 ezkontza eta 27 heriotza. Herriko biztanleen kopurua 7.700 arima inguru estimatua da. Hau zuzenago agertuko da ondoko hilabetetan,...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Antton Kurutxarri
Auzapez berria badugu: Antton Kurutxarri. Herriko kontseiluak bozkaz hautatu du. 14 boz alde eta abstentzio bat. Marie-Agnes Haristoy, Daniel Ithurburua, Bernadette Mousques eta Betti Bidart izanen dira axuantak. 45 urte, bi haurren aita, Mitxelenen bizi, Baionako Villa Pia lizeoan historia-geografia erakasle izaiteaz gain, Euskal Elkargoaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariorde ere da. Kargu berri hau desafio bat bezala hartzen du....
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Sortze
Abenduaren 3an sortu da Stéphanie Elhuyar eta Sébastien Bachacouren hirugarren haurra, Luka deitu dutena. Ezpadako Axolagabe etxean bizi dira. Goresmenak eta agiantza zoriontsuenak.
Ezkontza
Latsarriko Janbattitt Oxoby eta Thérèse Trounday ezkondu dira abenduaren 14an Herriko Etxean. Gure bihotzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016