Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urtarrilaren 21ean (10:30), Artetxean, energetika txinatar tradizionalari buruzko bigarren mintzaldira etortzeko, Jone Bordato akupuntura eta shiatsulari hazpandarrak gomita zabaltzen du. "5 elementuen" paradigmak eskaintzen duen osasuna eta bizi emozionalari buruzko ulermena ezagutaraztea da. Neguari lotzen zaion uraren energia eta udaberriari dagokion egurrarena dauzkigu aipatuko, bakoitzari lotuak zaizkion organo, funtzio fisiologikoak eta emozioak...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
"Hitzak Lege"
Baionako Departamenduko Artxiboetan, Euskaltzaindiak osatu "Hitzak lege" erakusketa urtarrilaren 8tik otsailaren 9a arte ikusgai da. Erakusketa horrek artxibo pribatu ala publikoetatik euskaraz ekoitzitako testu juridiko multzo bat aurkezten du: ohiturazko zuzenbidea, zuzenbide formala, oinordetza zuzenbidea, familia zuzenbidea, administrazio zuzenbidea, merkataritza zuzenbidea eta zuzenbide konstituzionala.
Argazki...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urtarrilaren 20an eskola publikoak antolatzen du bere urteroko mus txapelketa. Larunbatarekin iraganen da beraz Bil Etxea gela berotuan, izen emaiteak (14:00 goiti) izanen direlarik. 500€ko saria irabazleentzat, 250€ finalistentzat eta anitz beste sari. Jateko eta edateko izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Fipadoc edizioak urtarrilaren 19tik urtarrilaren 27a arte iraunen du. Fipadoc festibalean 140 film, 5 dokumental, 25 film labur eta 19 esperientzia digital baino gehiago aurkeztuak izanen dira. Publiko guzieri zuzendua.
Programazioek mundua zeharkatuko dute, hiri eta baserria, kultura eta zientzia, Euskal Herri hurbilenetik, Europa, Asia ala Afrika arte. Nazioartetik etorri 41 epaimahaikidek 50 herri desberdinetako lehian izanen diren filmak epaituko dituzte.
Txartelak erosteko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Abenduaren 21ean, Ibaialde elkarteko ordezkariek Philippe Labedan Hazkurri Bankuko lehendakariari 1.730€ko txekea eman zioten. Abenduaren 9an, Ibaialde elkarteak Ibilargi edizioa antolatu zuen, 200 pertsona inguruk parte hartu zuten. Gertakariaren helburua zen gogoraraztea 1.500 pertsona baino gehiago argindarrik gabe gelditzen direla. Ibilaldiaren ondotik, lagunartean momentu goxoa pasatu zuten, kantuz eta janez, parte hartzaileak eta antolatzaileak elkarretaratuz.
Bildu dirua Ipar...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Sortze
Abenduaren 27an sortu da Ana, Béatrice eta David Cellan gure okina/bolanjeraren alaba. Pozten gira berri huntaz, osagarri eta bide on opatzen diogu Ana gure herritar berriari.
Hiru heriotze
Abenduaren 22an zendu da Aroztegiko Mathilde Hiribarren serora, Dordoinako Château-L'évêque seroren xahar etxean. 95 urte eginen zituen 2024ko urtarrilaren 5ean.
Filles de la Charité de Saint Vincent de Paul serora kongregazioan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016