Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Transmisioa dokumentala - Lanbide foroak - Baionan Kantuz - Harriola Marriola ikusgarria

Transmisioa dokumentala

Urtarrilaren 26an (18:30) Xina ostatuan "Transmisioa" dokumentala aurkeztua izanen da. Euskal Herritik Olentzero elkartea Argentinara joan zen, diasporan egin bidaia xoragarria kontatua da.


Lanbide foroa Etxepare lizeoan

Urtarrilaren 27an (9:30-13:00), Etxepare lizeoan lanbide forua iraganen da. Ekitaldia Ipar Euskal Herriko euskal kolegio eta lizeoek dute antolatzen. Ikasle eta familieri ofizioen ezagutza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Auzapezaren agiantzak

Urte ona desiratuz Beñat Cachenaut auzapezak han ziren guziak eskertu ditu, bereziki gomitak: Fabrice Rosay suprefeta, Max Brisson senatorea, Iñaki Etchaniz deputatua, Anne-Marie Bruthé kontseilari orokorra eta auzo herrietako auzapezak.

Iragan urtean egin lanak aipatu ditu, horietan handiena trinket berria, zoinetan orain errezebitzen ahalko baita heldu den apirilean departamendu guziko suhiltzaileen kongresua, laurehun bat partaiderekin.

Urte berriarekin badute ere gogoeta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

2024ko "Otsail ostegunak" - Korrika hurbiltzen ari

2024ko "Otsail ostegunak"

Zabalik elkarteak, aurten ere euskara hutsean hitzaldiak antolatzen ditu, otsail huntan, 27. edizioa izanen da. Huna nola Zabalikek aurkezten duen 2024ko programa: "Aurten orain arte ezagutu ez duguna ikusiko dugu: 5 osteguneko otsaila! Ondorioz, guk ere gutiago ezin baitugu egin, 5 konferentzia eskainiko ditugu. Beti bezala, lehen begi kolpean elkarren arteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Ur Begik biltzar nagusi - Hartzaroa festibala

Ur Begik biltzar nagusi

Ur Begi elkartearen biltzar nagusia iragan da joan den ortziralean, Lapurdi gelan, 130 bat parte hartzailerekin. Auzapeza eta kultura axuanta hor zirela. Ohidurazko biltzarra, bainan oso argia jardueren aldetik. Mixel Pomarède lehendakariaren ongietorri ondoan, sekzio bakotxak 2023ko jardueren berri eman du: mintzaldiak (Aguxtin Errotabehere) 4 izan ziren: buhamez, arrantzaz, Capbreton-eko ur ziloaz eta etxebizitzaz;...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Dolu - Sortze - Herriko Etxeko agiantzak - Kantaldia - Mus - Zaharrer Segik mende bat

Dolu

Tristezia izigarriarekin jakin dugu Andde Arregi lagunaren heriotza. Bihotza higaturik, 59 urtetan utzi gaitu.

Agur Andde! Ez duk errex joan haizela sinestea eta onartzea. Hire presentzia beti plazer bat zian. Gizon lasai, gozo, umoretsu eta adiskide maitagarri baten oroitzapena utziko daukuk. Dolumin bizienak pena handietan diren Yolo andreari, Yaissa eta Ellande alaba-semeeri, anai-arreberi eta familia guziari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Eskubaloia

Frantziako koparen hirugarren itzuliaren kondu, lehen taldeak galdu du Bruges/Lormont taldearen kontra, 34-24.Prenazional mailan, bigarren taldeak galdu du Saint Medard-en, 25-24. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzek galdu du L'Union herrian, 30-26.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Eysines hirian, 28-14.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute Rochechouart hirian, 39-33.

Heldu den larunbateko partidak -...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016