Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a

"500 urteko kartografia Ipar Euskal Herriaz" - Habas auzoan egoitzak andeatuak

"500 urteko kartografia Ipar Euskal Herriaz"

Baionako Mediatekak, Bilketak eta Euskal Museoak, "500 urteko kartografia Ipar Euskal Herriaz" deitu erakusketa birtuala abiatu dute. Estreinaldirako mintzaldia antolatua da, otsailaren 2an, ostiralez, Euskal Museoan iraganen da (18:00). Sophie Lefort gida-mintzalariak, Xarles Videgain euskaltzainak eta Beñat Auriol Auñamendi elkarteko lehendakariak mapa ohargarri batzuk komentatuko dituzte.

Euskal Herriarentzat eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Bixintxo bestak - Biztanle kontaketa

Bixintxo bestak

Nahiz eta herriko bestak laister bukatuko diren, azken hiru egunetako gertakari nagusiak aipatuko ditugu: urtarrilaren 26an, ostiralarekin, bi pilota partida jokatuko dira, Egiguren-Eskuza / Zubizarreta III-Ugartemendia (20:45) eta Elordi-Rezusta / Peña III-Albisu (22:00), D. Ugarte pilota plazan. Tokia hartzeko 06-87-53-73-13 edo


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Xarles Bergara makila egilearen heriotza


Joan den astean jakin da Xarles Bergara 97 urtetan zendu dela. Larresoron kokatua den Ainciart-Bergara makila egile enpresa famatua kudeatu du. 1780an sortu enpresan, belaunaldiz belaunaldi lekukoa hartua izan da. Xarles Bergara 1926an sortuak, aitaren segida hartu zuen, gaur egun alaba eta arralabak segitzen dutena. Erretreta hartua bazuen ere berant arte atelierran ibili da.

Pilotaria ere izana, esku-huska 1944an Frantziako txapeldun eta ondotik joko-garbin....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Lanak - Ihauteriak - Tripotx bazkaria - Kirola

Lanak

Apez-etxetik aitzina bidea ezeztatua izanen da, zeren ur garbiak ur zikinetarik aparte emanen dituzte, hortako bidea hetsia izanen da, bainan auzokoak pasatzen ahalko dira, plazara etortzeko trinket aldetik etorri beharko da.

Ihauteriak

Ihauterietako dantza tailerrak Lur Berri gelan eginen dituzte, urtarrilaren 22tik 29ra: zazpi jauziak, polka, Lantzeko eta zortziko (19:00-20:00). Banako (20:00-21:00) deneri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Bestak abiatuak


Eneko Aldana-Douat herriko auzapezak Bixintxo besten idekitze ofiziala egin du. Aurten Aña txotxongilo erraldoia zen besten izarra! Andere hori KiLiKA elkartearen babespean egina izan da, eskoletako haurrek eta herriko langileek parte hartu dute. Aña anderea karriketan ibili da, Marinelak danborrada, Ziburuko Estudiantina eta Begiraleak dantzariak berekin lagun zituela.

Amaiur, Hodei eta Unax bertsulari gazteek ere beren maneran besten hasiera eman dute.

Asteburu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a

Heriotze

Urtarrilaren 11n, baginuen Zernaizeko Marie-Jeanne Berterretcheren ehorzketako meza. Sortzez bidarraitarra zen eta 88 urtetan utzi gaitu.

Azken urte hauetan ezindua izanik ere, fede eta kuraiarekin jasan ditu nahigabeak. Zinez emazte on baten oroitzapena uzten dauku.

Doluminak familiari.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016