Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsailaren 3an hasiko da, Saint Charles plazatik desfilea abiatuko da (10:00), merkatutik pasatuz, Herriko Etxe arte ibiliko da. Biharamunean kasino aitzinean hitzordua emana da (10:30) kantuz aritzeko.
Otsailaren 8an "Santa Agate Tipi" ospatuko da eskoletako ikasleekin (14:00), mediatekatik joanen dira Herriko Etxean bururatzeko.
Jauntzi tradizionalez beztiturik etortzea gomendatua da.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Eskubaloia
Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak Pau Noustyren kontra berdin egin du, 23-23. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Tyrosse taldeari, 24-19. Bigarren taldeak galdu du Assonen, 27-21. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute, Nafarroari, 28-22
Heldu den aste hondarreko partidak - Hilabete bat eta erdi pausan egonik, nazional 2ko xapelgoa berriz hasten da eta gogorki hasiko da. Libourne...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Agur eta milesker Jean-Pierre Lanquet jaun medikuari
Jean Pierre Lanquet medikuari azken agurra egina izan zaio urtarrilaren 23an Arrangoitzen, herri hortan bizi baitzen, Uztaritzen eta Bidarrain egonaldi batzu egin ondoan.
Lanquet medikua Itsasun kokatu zen 2008-2010 urtetan, Kobeh medikuaren segida hartu zuelarik. Itsasuar askoren familiako medikua izan zen 2018a arte eta frangoren gogoetan geldituko dira haren irriño eta harrera...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Ate idekiak
San Mixel eskolak bere ate idekiak eginen ditu ibiakoitzean, otsailaren 3an (9:00-12:00). Buraso eta erakasleak hor izanen dira xehetasun guzien emaiteko.
Xahar eta erien elgarretaratzea
"Hospitalité Basco-Béarnaise" egiturak otsailaren 11n, Ortzaizen, xahar eta erien elgarretaratzea eginen du. Meza izanen da (11:00) eta nahi duteneri erien sakramentua emana...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Joan den astean bi heriotze ukan ditugu, aurtengo lehenak. Lehenik eritasun luze baten ondotik Kaiet Çuburu Urbelzekoak utzi gaitu, sortzez itsasuarra, Marijane bere andrea bezala. Esposatu eta, jin ziren Urebelzera eta erraiten den bezala hortzez eta haginez lanari lotu, lur berriak eginez etxaldea balioan ezarri, beste zenbait eremuz ere handituz, ez baitzen lanari uzkur zagon heietarik, zerbitzu egile paregabea, horra zer itxura uzten daukun Kaietek. Gaztean beste anitzen gisa Aljeriako...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsailaren 2an, ostiralez ukanen dugu mugimendu. Merkatu handia (18:00-19:30) hilabeteko lehen ostiral guziz bezala. Arberoako ekoizle hauek jitekoak dira: Ixuribeherea (Aiherra) ahuntz gasna, Urko (Donoztiri) etxe ogia, Ezponda (Donoztiri) behi gasna eta desertak, Zabaltza (Donamartiri) ardi gasna eta jogurtak, Maider eta Niko (Donoztiri) behi esnekiak, Mateo (Izturitze) oilaskoak, Uhartea (Izturitze) barazkiak, bai eta Jean-Yves Behoteguy artista zizelkariak bere obretarik agertuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016