Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsailaren 3an Manex Goienetxe kultur etxeak, Angeluarrak elkarteak eta Kimua ikastolak ihauteriak antolatzen dituzte. Hitzordua Itsasoko Genea gelan emana da (16:00). Pontxpailazoak bere ikusgarria emanen du(16:00), ondotik arratsaldeko askaria egin eta, Zanpantzar epaitua eta errea izanen da! Eguna bururatuko da Saltokaren dantzaldiarekin.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Igerizain sokorritzaile berrien hartzea
Uda huntarako, bortz hondartza zainduko dituzten 54 igerizain sokorritzaile xerkatuak dira. Apirilaren 19, 20 eta 21ean, bukaerako selekzioa "itsas ikastaroa"-ren bidez eginen da, proba praktiko eta teorikoetan ebaluatuak izanen dira. Atxikiak izanen diren hautagaiak sasoi guzirako engaiatu behar dira, uztaila eta abuztuan hondartzak zaintzeko. Martxoaren 8a arte bada inskribatzeko, bete beharreko dokumentua Herriko Etxean...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Joan den larunbatean, Herriko Etxeak agiantzentzat herritarrak gomitatuak zituen. Alain Dubois auzapezaren hitzaldiarekin agiantzak hasi dira, oroitaraziz azken urte hauek ez direla baitezpada goxoak izan, egoera ekonomikoa, soziala eta klimatikoa aipatu ditu. Makearrek urte berria ongi hasteko, sar-hitza umorez bururatu du, eskertuz berekin lan egiten duten kontseilariak eta herriko langileak.
Ondotik auzapezak herrian eraman behar diren obra batzuk aipatu ditu, horietan eliza...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Urteko gorabeherak
Heriotze - Urtean zehar 5 heriotze ukan ditugu: Haristoy Etienne, Hauscarriague Jean-Baptiste, Oçafrain Jeannette Marie, Oçafrain Marie, Oreguy Jean.
Sortzeak- Arrechea Andde, Bidaurreta Gorka, Hirigaray Esteban, Urricariet Johane Pierrot.
Musa
Olhaberriko lehiaketa xarmanki pasatu da, 58 jokolarik parte hartu dute. Irabazdunak izan dira joan den urtean bezala Aldudeko...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Heriotze
Eulalie Olivieri, Elizondo sortua, 96 urtetan pausatu da. Doluminak Marcelle eta Carmen alaberi eta familia guziari.
Informatika ikastaldiak
Departamenduko Fibre 64 sindikatuak informatika kurtsoak emanen ditu, otsaileko ostiral arratsaldeetan, kitorik, ordenagailua hobeki menperatzen ikasteko. Heldu den ostiralean 2an, Internet nola segurki ibili eta mezu kaltegarriak nola kudeatu ala saihestu erakutsiko da. Informazio...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Herriko Etxearen agiantzak
Herriko Etxeko gela betea zen urte hastapeneko agiantzen karietara. Laurent Inchauspe auzapezak pasa den urteko bilanaren berri eman du, herria trantsizio energetikoan engaiatua dela adierazi du. Uholde arriskuan diren Urgain eta Zalikarte auzoetan obrak eginak izanen dira. Ekonomia eta turismo sailean urte guzian saltegiak idekiak egon daitezen, Herriko Etxea lan baten egiten ari dela errana izan da. Lau Buru eta Terre de Navarre elkarteekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016