Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

"Bakarka Taulan" festibala - Indigo aparkalekua 30mn urririk

"Bakarka Taulan" festibala

Kultur zerbitzuak bere 12. "Bakarka Taulan" festibala antolatzen du, otsailaren 9tik 11ra, Mendi Zolan. Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa den festibal hunek, izenak dioen bezala, publikoaren aitzinean bakarrik atzemaiten diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu. Emankizun mota hunek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Balaki trinketa - Liburu salmenta - Ihauteriak

Balaki trinketa

Joan den larunbat goizean herritarreri presentatua izan da trinketari dagokion proiektua. Ekitaldiak oren pare bat iraun du eta gauzak xeheki aurkeztuak izan dira. Hitza hartu dute Mizel Hiribarren auzapezak eta zonbait kontseilarik historia guzia eginez, bai eta ere arkitektoak eta proiektua bideratzen lagundu duten elkarteek: Pilota batasuna, Arroka Mendi eta Balakiko Lagunak. Hauek gerorako animazioan ere partaide izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Olhain ikastola- Ihauteriak - USOPOP - Tripotx bazkaria - Pilota

Olhain ikastola

Bertze ikastoletan bezala ateak zabalduko ditu otsailaren 10ean, goizarekin.

Ihauteriak

Otsailaren 10ean, larunbatean, Sarako gazteak etxez etxe ibiliko dira. Axuri'Arten sorginen salda jaten ahalko da. Igandean 11n,ihauteriak plazan (11:00), dantzak, Zanpantzarren auzia eta beste. Bazkaria ez da Lur Berrin iraganen, plazan salgai izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Eskubaloia - Libertimendu

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, lehen taldeak Libourne talde gotorraren kontra galdu du, 26-18. Prenazional mailan, bigarren taldeak berdin egin du Canejan-en, 22-22. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzek Castanet taldearen kontra galdu du, 25-20. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Bordes-en, 24-18.

Heldu den aste hondarreko partidak - Nazional 2 mailan, lehen taldea multzoko lehenaren etxera joanen da, Rodez-era,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Udako sasoia

Udako sasoiarendako, herriak hainbat arlotan langileak xerkatzen ditu: gazte animazioan, handiplage zerbitzuan, ostalaritza eta mantenuan, zerbitzu teknikoetan hau da, garbitasunean, hondartzetan, espazio berdeetan, eta poliza munizipalean. Postulatzeko mairie-ciboure.fr webgunean dokumentua deskarga daiteke, edo Herriko Etxera xuxenean joan. Otsailaren 23a aitzin bidaltzea galdegina da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Ikastolaren ate idekitzeak - Libertimendua

Ikastolaren ate idekitzeak

Otsailaren 10ean, larunbatarekin, Garaziko ikastolaren ate idekiak izanen dira. Buraso berrieri xehetasunak emaiteko burasoak eta erakasleak hor izanen dira (9:30-12:00).


Libertimendua

Otsailaren 11n Donibaneko karriketan izanen da mugimendu, Libertimendua izanez Garaztarrak taldeko dantzariak eta zirtzilak karriketan ibiliko dira, bertsulariak lagun ukanen dituztela (9:30). Ondotik merkatu estalian...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016