Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a

Sortze - Kantaldi

Sortze

Iragan astean, berri ona jakin da. Etxeberriko familia haur batez emendatu da. Francis Hualde eta Karine Maitiari seme baten ondotik, alaba bat, Intza, sortu zaiote. Orain, Mattin-ek lagun bat ukanen du jostatzeko. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Intza sortu berriari.

Kantaldi

Otsailaren 25ean kantaldia izanen da Sanoki gelan (15:30). Lehen partean kantari gazteeri emanen zaie lekua, hala...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a

Dolu - Eskubaloia

Dolu

Otsailaren 8an, azken egoitzarat lagundu dugu Pierre Jaureguy, Mounhokoa. Irisarriko elizan sekulako jendea bildu da. Zeremonia biziki ederra, kartsuki iragan da. Pierre, gizon langile eta seriosa izan da, laborantxa eta Larzabaleko gasnategiko lanak segurtatuz. Herrian ere, gizon engaiatua, anitz urtez lehen axuant izan da. 1970ean, esposatu dira, bi alaba eta bi seme ukan zituen. 85 urte hurbil, eritasun luze batek erreman du, ondokoek inguraturik....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Kaskarotak etxez etxe - "Hona Bostekoa" erakusketa - Udako animatzaileak - Bertsu bazkaria -Kuxkuxtu txarangaren dokumentala - Karma taldearen kontzertua -Altzükütarrak - Pilota

Kaskarotak etxez etxe

Hilaren 10ean, larunbatarekin, urtero ohikoa den bezala, Hazia kultur elkarteak antolatu Lapurdiko ihautearen pertsonaiak: kaskarotak, zirtzilak, hartz adarduna, kotilun gorriak eta gainerakoak karrikaz karrika eta etxez etxe ibiliko dira herria dantzaz, kantuz eta bozkarioz gainezkatuz (12:00etatik goiti). 24an, larunbatarekin, berriz aterako dira karrikaz karrika eta arratsean Zanpantzar erreko dute.

"Hona Bostekoa"...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Dantza ikusgarria - Beste afixa lehiaketa - Tigre mustiken kontra

Dantza ikusgarria

Otsailaren 11n (17:00), Lauga gelan, Bilaka (Baiona) eta Kukai (Errenteria) konpainiek ikusgarria eskainiko dute. Ondotik publikoa dantzatzera gomitatua izanen da. Txartelak erosteko: bayonne.notre-billetterie.fr bidez.

Besten afixa lehiaketa

Baionako besten kari afixa lehiaketa abiatu zen. Besten antolaketaz arduratzen den batzordeak 5 afixa baztertu ditu, orain jendeen bozketara emanak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Auzapezaren agiantzak


Urte oroz egiten diren agiantzak ginituen urtarrilaren 28an, herriko salan bildua zen herritar andanari ongi etorria eginik, osagarriak lagundurik, herritar guzieri urte ona desiratu du. Egin, ari eta egiteko lanak aipatu ditu, xifretan sartu gabe, ondoko egunetan kondu eta xehetasunekin eskuratuko dugula herriko aldizkaria. Aipagaietan, herriak erosia duen Bidainia etxean proiektua dutela bospasei bizilekuren altxatzeko, nahi duten herritarreri lehentasuna emanez. Eskertu ditu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Kantaldia

Donazaharreko San Mixel eskolak otsailaren 10ean (19:30), Jatsuko elizan kantaldia antolatzen du. San Mixel eskolako haurrak, Berçaits anaiak, Pauline Junquet eta Una Fiara Nova korsikar taldea entzuten ahalko dira.

Sartzeak aitzinetik salgai dira Garaziko Paris eta Donazaharreko Vival saltegietan, edo egunean berean (10E, kitorik 12 urtez petik). Aitzin (18:30) talo eta edateko izanen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016