Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Marrazkirri ikusgai


Marrazkirri, umore-marrazki erakusketa egunero, astelehenez salbu, ikusgai da Larzabale Ezpeletenian, martxo hondarreraino ikusle orori. Estreina-gaua, ezin hobeki joan zen giro-arrai hoberenean, marrazkilari, bertsulari eta musikarien goi-mailako ekarpenarekin jendetza ederra ikus-entzule.

Aldia betetzen duen ekitaldi honek garamatza jadanik datorrenera: etorkizunetik... etorkizunera, 2025eko horren gaia izanen baita "2057". Edonor has daiteke oraindik lanean, oldez, moldez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Erretretatuen bazkaria - Muga lur - Eskulana - Egoera zibila - Kirola

Erretretatuen bazkaria

Otsailaren 17an, larunbat eguerditan, herriko erretretatuek tripotx bazkaria zuten, Leizetako jatetxe gelan, 100 bat etorriak ziren. Bazkaria Tristan eta Mariane Sage haragitegikoek prestatua, janari ona, bero-beroa zerbitzatua. Kontseiluko 10 hautetsi hor ziren. Bazkaria ongi pasatu da, euskal kantuak emanez. Sophie sozial saileko axuantak, ongi etorria egin du, denak eskertuz. Ganex Beti Gazte elkarteko lehendakariak, bere taldearen izenean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Mendiko lasterketak abian - Loto handia Inharrian - Asiako liztorra - Herriko kontseilua - Bertsu saioa - Haurren ehrriko kontseilua

Mendiko lasterketak abian

SPUC Lasterka taldeak, ohizko mendiko lasterketen 12. edizioa antolatzen du, martxoaren 9an eta 10ean. Izen emaiteak hasiak dira bere webgunean. Larunbatean, (5:00) Tontorrez-Tontor 80 km, (8:00) Gotor-Lekuen itzulia 42 km, (10:00) Ibar Run Trail 10 km. Igandean, (9:00) "Senpereko Trail" ezagutuena 21,500 km, haurren lehiaketa (9:15), baita oinezkoen ateraldia (7:00-8:30). Bertze aldian, xehetasun gehiago.


Loto handia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Korrika heldu dela! - SOLIHA: laguntzaileak lagundu - HAIK: Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba

Korrika heldu dela!

Korrika martxoaren 15ean iraganen da gure eskualdean. Hazparneko Gau Eskolaren gain dira Urkoi eta Donamartiriren artean diren kilometroak. Hauek gauez gau kurrituko dira (00:30À¢Æ''02:30).

Gauaz izaiteak duen xarma berezia jastatuko dugu beraz aurten. Norberak parte har dezake edo elkarte baten izenean. Kasu guzietan euskarak beharrezkoak dituen kurtsoen laguntzea posible da, karia hortara diru pixka bat emanez. Harremanetan sartzeko


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Otsail ostegunak: "Sarrikotako Zamakoitzia etxea, 1936ko gerlako iheslarien aterbe gunea"


Otsailaren 22an, Sarrikotako Zamakoitzia etxea, 1936ko gerlako iheslarien aterbe izan dena

Otsail osteguneko laugarren hitzaldia, otsailaren 22an, Arrueta-Sarrikotan kokatua den Zamakoitzia etxeari dedikatua izanen da. Irungo Kepa Ordoki memoria taldeko Joxan Elosegi eta beste lekuko batzu hor izanen dira istorio hori oroitarazteko. Huna nola Zabalikek aurkezten duen gai hori.

"1936an, Espainian gertatu zen estatu kolpearen ondoko gerlak, gure Hegoaldeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Kantu bazkaria

Korrika guziz bezala, beroketa gisa, Zabalik elkarteak kantu bazkaria antolatzen du. Martxoaren 2an, ibiakoitz eguerditan denak gomitatuak zirezte, kantuz jakin edo ez. Gomita bereziak, Nafarroa Bizirik ikusgarriko taldeak! Programa oso bat izanen da, bakotxak bere gustuko kantuak proposatzen ahalko ditu.

Gabadi hautatua izan da, han berean haurrendako joko eta agusagailuak helmenean baitira.

Jende kopurua aitzinetik jakiteko, izena emaitea galdegina da idatziz


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016