Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Mendi biziak - Olinpiar eguna - Konponketa numerikoa

Mendi biziak

Hegaztiak Babesteko Ligak (LPO), Pirinioetako faunari buruzko inbentarioak eta azterlanak egiten ditu eta herritarrentzat sentsibilizazio gertakariak antolatzen. Gaueko hegazti harrapariak ezagutzeko martxoaren 8an, bi hitzordu proposatzen ditu, elkartearen egoitzan, Ibai Alde lotizamenduan. Lehena (18:00), konferentzia baten bidez gauaz bizitzen diren espezieak ezagutzeko parada izanen da, ondotik (19:30) txori hauen entzuteko ibilaldia antolatua da. Izen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Asiako leizorra

Asiako leizorren emendatzea dela eta, biodibertsitatean eta jendeen segurtasunean dituen inpaktuak ikusita, Herriko Etxeak udaberriko harrapaketa kanpaina antolatzen ari da. Horren kontra borrokatzeko zepoak emanak dira, martxoaren 9an (10:00-12:00), Herriko Etxean hartu beharko direnak. Asiako leizorren kontra kolektiboko pertsona bat hor izanen da xehetasunak emaiteko.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Hurbileko zerbitzua - Korrika

Hurbileko zerbitzua

Autobusak edo garraio publikoak erabiltzen ez dituztenentzat eta mugikortasun arazo errepikakorrak dituzten pertsonentzat, herriak hurbileko zerbitzua eskainiko du. Izena eman ondotik, langileak pertsona behar duen tokira eramanen du. Hitzordua harturik, astelehen eta astearte arratsaldetan, asteazken ostegun eta ostiral goizean balio du. Xehetasun guziak zuzenean


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Korrika kulturala - Iparraldeko orkestra

Korrika kulturala

Korrikaren azken kilometroak martxoaren 24an Baionan iragan beharrak badira, aitzin gertakari kultural desberdinak proposatuak dira. Martxoaren 9an, larunbatean Patxa plazan dantzaldia izanen da, taloak, edariak eta jauntzi salmentekin batera. Martxoaren 13an (19:00), "Bertso musikatua" Kalostrapen. Martxoaren 16an (19:00), Zizpa gaztetxean "Ekhi Lamberti karta xuria", musika, kantu eta poesia gaualdia. Martxoaren 18an (19:00) eta 19an (10:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a

Korrika gaualdia - Argi Begiak

Korrika gaualdia

Martxoaren 7an (18:00) Atabalen euskal kulturari lekua emanen zaio. Arrats horretan euskal dantza iniziazioa, kuiz eta mahai jokoak izanen dira, bai eta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena antzerkilariak. Sartzea urririk.


Argi Begiak

Ihauterien inguruko gaiei loturiko erakusketa zikloa segitzeko, "Argi Begiak" Historia museoan

martxoaren 2tik 16ra presentatua da. Tradizioen eta berrikuntzen artean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a

Tailerrak - Mutxikoak

Tailerrak

Martxoan, herriko itsasbazterreko baratze botanikoak natura eta ekologiari loturiko animazioak antolatzen ditu. Hain zuzen ere, martxoaren 6an asteazkenarekin (14:00-15:30), lehen tailerra plantan emanen da, konpostatzearen printzipio handiak aipatuko dituenak. Tailerrean izena emaiteko: www.saintjeandeluz.fr webgunetik, "baratze botanikoaren animazioak"...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016