Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Ate idekiak Printze Ttipia ikastetxean
Gure herrian kokatua den Aiherra/Izturitzeko ama eskola elebidunak ateak zabalduko ditu martxoaren 16an (09:00-12:00). Irakasle eta laguntzaileak hor izanen dira buraso eta ikasle berrien errezebitzeko.
23. Korrika
Euskararen aldeko lasterkaldia, hemen gaindi martxoaren 14tik 15eko gau betean iraganen da. Aldi huntan Hazparne aldetik Donapaleurat joanen da. Izturiztarrek nasaiki parte hartzeko...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Maika Etxekoparrek zuzendu "Ihesi" antzerkia, Bernadette Iratzoki Luro eta Maider Beheran jokalariek martxoaren 22an (19:30), Arantzolan emanen dute.
Bi emazteren istorioa da, bide bazterrean elkar atzemaiten dute, Sabina zahar etxetik ihesi doana eta Marga etxekoandrea eguneroko bizitik eskapatu nahian. Ihesbidean elkartu dira.
Gau Eskolak antolatua, lekua atxikitzeko 06-80-24-28-19 edota ikusgarri egunean.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Martxoaren 17an (10:00-12:30), "Atelier du temps libre" elkarteak antolaturik, Amaia Castorenek, Goxoki espazioan, begetariano sukaldaritzan adituak, hilabetean behin euskaraz kurtsoak emanen ditu. Izena emaitea 06- 87-11-72-55 deitu.
Egun horretan prestatu janaria etxera eramaiten ahalko da.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Berriki bere azken egoitzara segitu dugu Marie Jeanne Barhenne, 73 urtetan. Denbora guti eri egonik, gaitz gaixto batek gaina hartu dako. Bi alaben ama, bere bizia laborantzan eraman du. Familiaren penari juntatzen gira. Doluminak espos lagunari, haur, haur ttipi, haurride eta hurbileko guzieri.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Gazteei laguntza
15 eta 25 urte arteko gazte ziburutarrentzat, gida baimena, BAFA pasatzeko, bizikleta erosteko edo beste proiektuetan eskukolpe baten beharra dutenentzat, herriak gazte proiektuaren bidez diruz lagundu dezake. Xehetasun gehigarrien ukaiteko: mairie-ciboure.fr webgunera joan, edo 05-59-47-64-98 deitu.
Tigre moskitoa
Herriko Etxeak tigre moskitoaren kontrako sentsibilizazio kanpaina martxan ezarri du. Izan...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Korrika martxoaren 24an herritik pasako da (9:40), Baionara arribatu eta bukatu aitzin. Bi egun lehenago, martxoaren 21ean ostegunarekin (10:30) Korrika Ttiki Aturri kolegiotik abiatuko da Gilbert Desport plazarantz, ondotik Marie Garay kaletik Basté-Quieta eskolarantz. Itzulera Lapurdiko etorbidetik eginen da Plaza Berriraino
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016