Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Korrika Amikuzen gaindi ostiral goizean
Euskararen aldeko Korrika mitikoa ostegun huntan, martxoaren 14an abiatuko da Irunetik Iparraldera buruz. Lapurdi, Xiberua eta Baxe Nafarroa zeharkatuko ditu, Izpegitik ostiral arratsaldean hegoalderat joan aitzin. Hamaika egunez, 2.700 km egin eta gero, martxoaren 24an Baionan bururatuko da. Laugarren aldia, Korrika Iparraldeko hiri nagusian amaitzen dela (1991n - 2001ean - 2013an - 2024an). Gainera, aurtengo dokumentala,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Korrika
Joan den astean herriko eskoletako haurrek, "Korrika Ttipin" parte hartu dute. Bestalde Korrika martxoaren 15ean, 11:00ak aldean, Oztibarretik heldu dela, herria zeharkatuko du, Baigorrira buruz joaiteko. Harro Herri... euskararen alde!
Ekhi Lambert: disko aurkezpena
Martxoaren 21ean (20:00), Ekhi Lambert musikari garaztarrak, "Inbasioak" disko berria gaztetxean presentatuko du. Sarrera prezio librean
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Armairu hustea
Igandean Lur Berri gelan iragan da, 33 bat mahai baziren, bakotxa bere arropa ederrekin. Goxo Leku elkartearen alde antolatua zen, minbizia ukan dutenak laguntzeko eta goxotasuna ekartzeko helburua du. Badu orain urte batzu herriko komertsanten elkarteak saltze hori egiten duela, izigarri kontent ziren, denbora txarra izanik ere jende asko ukan dute. Marianne lehendakariak denak eskertzen ditu eta pentsatzen du urtero hola segitzea....
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Haur ttipien aste nazionala
Martxoaren 16tik 23ra, 6 urtetik beheitiko haurrak ohoretan izanen dira. Aurten 11. edizioa izanen da, "Zato, eramaten zaitut" gaiarekin. Denei idekia da, izan publikoari edo profesionalei. Hainbat tailer eta animazio kitorik antolatuak izanen dira. Programa osoa www.anglet.fr webgunean atzeman daiteke.
"Autrem'handi"
Martxoaren 15etik 23ra,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Urrikigabeko gaitzak eraman du denbora gutian Roger Gamoy jauna, 83 urte zituelarik. Gertakari hau aipatzeko, baliatzen ditut Mizel Hiribarren auzapezaren hitz zonbait.
Mugerreko Portu auzokoa sortzez, Itsasurat heldu zen Zabaloko Delphine Berrouet-ekin ezkondu zelarik. Ofizioz, banketxe bateko langilea izan da. Itsasun kokatu zenean, Itsasuarrak pilota elkartearen diruzain egon zen luzaz. 1983an, herriko kontseiluan sartu zen eta hautetsi egon zen 2020a arte. Ordutik aitzina, hiru...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak Bruges-en irabazi du, 29-22. Nesketan, nazional 3. mailan, Kanbo/Irisarrik balentria egin du, ederki irabaziz Marmande multzoko lehenari, 33-28.
Bigarren taldeak Bokalen aise galdu du 18-41. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Floirac taldeari, 36-28. Euskaldunak beti multzoko lehenak dira.
Aste hondarreko partidak - Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldea larunbatean joanen da ETEC...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016