Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

"Bi garai, bi begirada" - Erresistentziako emazteen eskultura - Korrikaren heltzea - Baionan kantuz - Xigar feria

"Bi garai, bi begirada"

Bernard Jourdain eta Daniel Velez-en erakusketa Pontrique karrikan kokatua den Corsaire gunean ikusgai da, martxoaren 23a arte.

Bernard Jourdain 1954an Deux Sèvres departamenduan sortua, 17 urtetik huna argazkilaritzaren artea lantzen ari da, argazki humanistak ditu ezaugarri, bizitzaren momentuaren lekuko direnak. Daniel Velez 1938an Donibane Lohizunen sortua, bere aitarengandik argazkilaritza ikasi zuen. Prentsa munduan ezagutua,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Korrika Ttipi - Aihertarrak eta antzuolarrak Seguran - Kartak, jokoak, kruxpetak eta matahamiak

Korrika Ttipi

Bazen mugimendu joan den ostegun goizean Aiherrako plaza inguruan, musikari erantzunez, eta "ttipi ttapa korrika" oihukatuz, AEKren banderola gibeletik haur andana lasterka bazabilan. Eskola giristinoko eta eskola publikoko haurrek eta erakasleek parte hartu dute, gogotik eta plazerekin euskararen alde, Korrika Ttipi deitu lasterkaldian. Haur guziak arras motibaturik pilota plazatik abiatu ziren, Denen Etxe aitzinean pasatuz, Elixaldea etxe multzora...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Mendiko lasterketak - Txotxongilo dantza - Bixkotx Salmenta - Emazteak errugbian - Korrika pasaldia - Jendarmeriaren lehen oinarria

Mendiko lasterketak

Nola asteburu euritsua iragarria baitzen, uste baino eguraldi hobea ukan du Spuc Lasterkak antolatu dituen lasterketen momentuan. Halere kirolariek haize ufada bortitzen kontra egin behar ukan dute. Orotarat 2.200 lasterkarik parte hartu dute lasterketa desberdinetan, ahantzi gabe haurren lasterkaldia, baita oinezkoen ateraldi jendetsua. Azpimarra ditazke zonbait emaitza esanguratsuak, hauetan Maxime Castillon Bidarteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Talentu izigarria


Martxoaren 23an larunbatarekin (10:00), gazteen herriko kontseiluaren eskutik "Hiriburuk talentu izigarria du" gertakaria, La Perle gelan iraganen da. 6 eta 13 urte arteko gazteek dute parte hartuko, denei idekia eta kitorik! Diziplina desberdinetako talentu gazteak izanen dira: kantariak, dantzariak, antzerkilariak, kirolariak... Sariak jokoan izanen dira. Ondotik, Ametza ikastola, Saint Pierre eta Basté Quiéta eskolek antolatu jan edariak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a

Sagarnotegia - Pastizak - Erakusketa - Hitzordu desberdinak - Ibilaldia - Pilota

Sagarnotegia

Badu orain urte batzu Zangoak Arin elkarteak egiten duela korrika Lesakako gainean eta ondotik Lindurrenbordako sagarnotegian bazkaria. 20 bat baziren elkarretaratuak, izigarriko bazkari ona egin dute, denak umore onean eta arratsalde apalean beren lekuetara joan dira.

Pastizak

Plazan salgai izanen dira, martxoaren 23an eta 24an, San Josep eskolako haurren burasoek antolatua, baita ere Urtxintxa taldeak antolaturik Pazko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Irakur kluba - Euskarazko antzeriki ikastaldia

Irakur klubaren gomita

BTZ irakur kluba hilabetero mediatekan biltzen da. Aldi huntan hitzordua martxoaren 16rako emana da (14:30). Parte hartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere hitzorduak balio du.

Euskarazko antzerki ikastaldia

Martxoaren 16an eta 17an euskarazko antzerki ikastaldia iraganen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016