Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Korrika Amikuzen joan den ostiralean
Gaua izanik ere, Korrikak Amikuzen arrakasta handia ukan du. Joan den ostiralean, goizeko 2:30etarik, 5:30ak arte Amikuze zeharkatu du, Mehainetik Arüera, Donapaleun gaindi pasatuz. Hogeita sei elkarte, Herriko Etxe eta eskolek parte hartu dute, "Amikuzen ere euskararen alde" oihukatuz, giro onean. EHZak bere kilometroa Amikuzen egin nahi ukan du, lurralde hunekin duen lotura berria azpimarratzeko.
Ondotik, Zabalikek...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Hiribehere Sokorrondo
Hiribehere Sokorrondo auzo batzordearen aldi zen bere biltzarra egiteko, joan den ortzegunean Gaztelondoan 22 pertsona bildu dira. Nicole Mouesca hautetsi erreferenteak eta Katia Drieux lehendakariak dute dena kudeatu. Biltzarra aspaldian izan duen luzeenetarik, bi oren eta erdi iraun baitu. Oroitarazia izan da hastapenean auzo batzordearen funtzioa eta zergatia. Sokorrondotik indarrean zazpi lagun etorriak ziren oroitarazteko alderdi hori doi bat...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Gaztaina elkartearen gomita
Gaztaina elkarteak bisita berezia antolatzen du martxoaren 23an, larunbat goizez (9:00-12:30), Hazparneko bi gaztainditara, bat 2020an landatua izan dena eta bestea 2021ean, hango esperientzien berri ukaiteko. Izenak eman behar dira aitzinetik: associationgaztaina@gmail.com edo 07-67-30-51-94. Argitasun gehiago Gaztaina elkartea...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Kuxkuxturen dokumentala zabaltzen hasia.
Otsailaren 23an, ostiralarekin, arratsez, Kuxkuxtu txarangaren ibilaldi luzeari buruzko dokumentala eman zuten lehen aldiz Pausuko Xaia ostatuan. Arri Iraeta Irigarai gazteak egina du, Arrasateko Mondragon Unibertsitateak eman bekaren bulkadaz eta filmean dioenez, Kuxkuxtu ez da txaranga soila, Euskal Herri osoan sustraiak errotuta dituen altxorra baizik. Kuxkuxtu transmisioa, kantua, zubia, militantzia, laguntasuna, arnasbidea,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Joan den astean aipatua, oroit larunbat huntako dugula Artetxea gelan.
Bazkariarentzat izenak martxoaren 17ko eman behar ziren, bainan ahal bezain laster deituz 06-75-66-81-49 ez daiteke berantegi.
Arberoako joaldunen aldeko besta herrikoi hortara denak gomitatuak zirezte. Bazkariaz bestalde ere parte hartzen ahalko duzue. Gertakari asko berotzeko eta airosteko gogoa duten Arberoako joaldunek ongi etorri beroena eginen dauzuete.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Aurten XIRU ttipi batek argia piztuko dü, egün bakotx, martxoaren 30ean Gotaine Irabarnen (12:00-00:00). Hari bat denboran eta espazioan: Al Andaluz eta Nafarroa. Kulturen arteko zubi musikalak bazeuden eta badaude egundaino, beharria luzatzen bada!
Norekin?Begoña Olavide Arizkun, Carlos Paniagua, Xendarineko Ahizpak, Idoia Tapia, Maika Etxekopar, Tahar Hacini, Camille Vidalain, Fiston Bidiefono, Mixel Etxekopar, Sacha Standen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016