Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Aurten ere, apirilaren 7an Baigura ikastolak "Ogi besta" antolatzen du. Eguna labea piztuz hasiko da (8:00), plazan haurrentzat jokoak (11:00), ondotik bazkaria Hodi Aldean (haurrentzat piknika), apirilaren 1a aitzin lekua atxiki behar da deituz 06-75-73-47-92. Arratsaldean ere izanen da animazioa, eskolako aterpean Txomin Zubietarekin zirku tailerra (14:00), Hodi Aldean Urtsuko Xoriak dantza taldearen ikusgarria (16:30) eta eguna ongi bururatzeko Arberoako txarangak bazterrak alaituko...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Pazko
Pazkokari bi meza izanen dira, larunbatean (20:00) eta igandean (10:30). Bixkotx saltzeak iraganen dira eliza atean. Alabainan, kermezaz arduratzen den taldeak galdegiten dio bixkotx egiten dakien bakotxari, bixkotx bat edo gehiago egin ditzan, Pazkoz saltzeko. Bixkotxak Aterbe Onarat eraman behar dira, larunbat arratsaldean (14:30À¢Æ''18:00). Kermeza bera ekainaren 29 eta 30ean ospatuko da.
Itzulia: txirrindula zoin...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
"Spect'Acteurs"
Martxoaren 30ean larunbatarekin (10:00), buraso eta haurrentzat antzerki tailerra antolatua izanen da. Ikusi eta sentitu, imitatzeko eta jostatzeko, haurren plazera partekatzeko modua da. 15 urtetik gorakoei zuzendua da eta Mendi Zolan gelan iraganen da.
Ikusgarria
Martxoaren 30ean larunbatarekin (17:00), Tor Magoaren "Amarru" ikusgarria Gaztelu Aretoan izanen da. Ikusgarri parte hartzaile huntan, magia...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Apirilaren 6an larunbatarekin (17:00), Biriatuko ikastolaren alde bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maddi-Ane Txoperena, Julio Soto bertsolari ospetsuak eta Aimar Karrika gai emailea izanen dira. Bukatu eta, pintxo potea izanen da. Haurrentzat salbu, sartzeak 12€ kostako du. Xoldon eta Xaia ostatuetan tokia erreserba daiteke, edo 06-88-76-99-07 mezua Whatsappera bidaliz.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Apirilaren 5ean ostiralez (18:00), Arberoako ekoizleen hilabeteko merkatuan usaian bezala oilasko, etxe ogi, baratzekari, gasna, esneki eta beste erosten ahalko da. Herri Urrats-eko jantziak ere salduko dira.
Bigarren partea Arberoa ikastolak antolatua da (15 urteen karietara). Taloak eta ostatua (19:00), antzerkia(20:30), Garazi eta Munhoa ikastoletako haur eta burasoek "Uda leku" Pantzo Hirigaraien antzerkia emanen dute, Artetxea gelan.
Sartze saria: helduentzat 10 euro, 12-17...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean.
Apirilaren 1ean, Pazko astelehenez, Idazleen Biltzarra izanen da Saran. Urruñatik zenbait liburu eta aldizkari aipatuak izanen dira eta azokan salgai. Ixabel Etxeberriak Euskaltzaindiaren bidez berriki plazaratu duen liburua aurkeztuko du: "Margarita. Nafarroako erregina. 1492-1549". Liburu honetan Nafarroako Henrike III. erregearen emaztea izan zenaren ibilbidea, bizitza eta idazlanak aztertzen ditu, bereziki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016