Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Tanka gelaren hitzordua
Apirilaren 6an larunbatarekin (20:00), Izaro artista gaztearen kontzertua izanen da, lehen partea Janus Lester taldeak emanik. Bi taldeek euskaraz kantatzen dute, pop, folk eta elektro musika estiloak nahasiak izanen dira. Tokiak 8 eta 18 euro artean kostako du, tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunetik eros daiteke.
Iruzurrezko desmartxak
Herriak jakinarazi du asmo txarreko pertsona batzu...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Mugalur
Mugalur proiektuaren helburu nagusia mugako esperientziei buruzko hausnarketa sustatzea da, trukaketa espazioak sortuz. Mugaren bi aldeetako biztanleak biltzea eta etorkizuneko lurraldeari buruz gogoetatzea da bere asmoa. Aurten, 9 tailer antolatuak izanen dira, horietako bat apirilaren 11n ortzegunarekin (19:00), Borderline Fabrikan. Aitzinetik izena eman behar da, informazio gehigarriak
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a Azken egun hauetan itzali zauku Pierre Erramoun Jauberriko nagusi xaharra, 91 urtetan. Gazte denboran Pierrek urte bat eta erdiz Alemanian soldadu zerbitzua egina zuen. Etxera etorri eta, urte baten buruan kasernara berriz itzultzeko manua ukan zuen, Aljeriara joaiteko. Han gerla itsua izan zen. Handik Pierrek jasan zuen oroitzapen lazgarria, brankardier gisa ukan zuen galdea, gudariak ari ziren soldaduen soleitzen. Zoritxarrez zer atzeman zuen, dozena bat soldadu hilak, beste batzu azkarki...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Heriotza
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Auzo batzordeen biltzar nagusiak apirilean eginen dira, auzapezak eta hautetsiek egun eta biharko proiektuen puntu baten egiteko, baita auzo bakoitzean planifikatu garapenak eztabaidatzeko ere antolatuak dira. Gai zerrendan, argiteria publikoaren erreformaren luzapena, zirkulazio eta aparkatze aldaketen konklusioak eta auzo guzietan etorriko diren proiektu berriak izanen dira aipagai. Biztanle guziak biltzar nagusi horretara gomitatuak dira, denak hunkitzen dituen gai horiei inguruan...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Eskubaloia
Bakarrik, erregional mailan, nesketan, hemezortzi urtez petiko lehen taldeak irabazi du Tyrosse-ri, 45-22. Komiteen artekoen, Frantziako xapelgoa zuten, Nousty herrian, 15 urtez petiko neskek. "Komite 64"-ko partida guziak irabazi dituzte eta ederki kalifikatu dira, Orléans-era joaiteko finalen jokatzera. Irisarritik 3 neska baziren selekzionatuak, Manon Laforest, Kleina Oxandabaratz eta Emilie Mugica. Denak ederki jokatu dira,...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Mus
Urte oroz bezala eskola giristinoak mux xapelketa antolatzen du. Heldu den igandean, apirilaren 7an iraganen da, Erregelu gelan, arratsaldez. Izen emaitea (14:00), ondotik jokoen hastea (15:00). Irabazleek 500 euro dauzkate, 250 euro segidakoek, bestalde anitz irabazteko dagoela, mus denboran edari ala goxagailu izan daiteke. Jin gostuan arratsalde on baten iragaitera eta xantza ona guzieri!
Adin Ederra
Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016