Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Errausketari zuzendutako eremua
Duela urte parrasta bat orain, errausketa eskaera bati erantzuteko Oroimenaren baratzea sortu zen Hazparnen. Hilerriaren handiko punttan aurkitzen da eremu hori, iragana, oraina eta geroaren arteko lotura egitera saiatzen dena, mendian aurkitzen diren kultu medio ohiak erabiliz. Azterketa sakonago batek agerian emaiten ditu zenbakien hautua haien ildo sinbolikoan. Ber maneran baliatutako edo berriz interpretatutako sinboloak euskal...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Barkoxeko gazteak kümitatzeak plazer egiten deikü, eüskaraz sortü antzerki berri batekin, herriko biziaz eta laborantxaz. Azaroaren 3an (20:30) Posonpes gelan. Sartzea libro, emaitza bat egiten ahalko düzü leküko alkarte batentako.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Azaroaren 5ean (17:00) Ote Lore elkarteak Seminarioko kaperan bi obra ikusteko gomita zabaltzen du. "Balbea" Iñaki Ziarrustak emanik, heriotzaren inguruan gogoetatzeko ikuskizuna da. Ondotik (18:30) "Luze eta motz" antzerkia Idoia TorregaraiketaMirari Martiarenaksortu antzerkia...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Balika Lasterka elkarteak azaroaren 4an (20:30) gomita zabaltzen du Les Amazones antzerkiaren ikustera. Txartelak billetterie.festik.net saretik eros daitezke.
Azaroaren 17an (20:30) Ibilki programaren baitan, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Artedrama eta Axut! konpainiek Hondamendia obra eskainiko dute, Harkaitz Canok idatzia eta Ximun Fuchsek zuzendua.
2020ko otsailean gertatu ezbehar baten istoriotik abiatu...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Informatikan trebatu
Azaroaren 8, 15 eta 22an, hiru asteazkenez segidan, AIEC gelan informatikan trebatzeko kurtsoak emanak izanen dira (15:00-17:30). Xehetasunentzat edo izena emaiteko 05-59-29-70-48 edo aiec@orange.fr.
Buhaminak eta Etxetaburu
AIEC gelan arazoaren 10ean (20:30), Amnesty International-en alde, Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Galtxetaburuk osatu Etxetaburu taldea eta Buhaminak Baionako emazte korua...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Indianoak hizpide Larrekon
Euskaldunak ez ote gira nunbait Europako indianoak, halere ez dezagun "Azken Mohikanoen" zortea ukan. Lotura bereziak ditugu Kanadan diren indianoekin, lehenbizikoak baigira komertzioa egin dugunak, San Lorenzo ibaia inguruetako indiar leinuekin. "Indianoak" dokumentala aurkeztuko dute Anne-Marie Jeannou eta Siefried Wapplerrek, Larreko salan, azaroaren 9an, ostegunean (19:00), sartzea urririk. Angeluko "Ibaialde" elkartea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016