Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Azaroaren 19an (10:30), Artetxea gelan Jone Bordatok "5 elementuen" paradigmak eskaintzen duen osasuna eta bizi emozionalari buruzko ulermena ezagutaraziko ditu: izadiaren eta gizakiaren behaketa zehatz batean oinarriturik, unibertsalak diren mugimendu energetikoak aipatzeko. Maila indibidualean, bakoitzarentzat, bere baitako aspektu batzu hobeki ulertzeko aukera izanen da, maila kolektiboan, energetikaren ulermen hunek, hemengo pesta ala tradizio batzuekin lotura egiteko aukera emanen du...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Iban Perret musikariaren proiektua
Iban Perret Haltzuet "Ibantuta" gazte urruñar musikaria eta musikazale handia dugu. Uda izeneko harizko edo sokadun musika-tresnaz maiteminduta Ekialde Hurbilera joan zen 2012. urtean eta han bost urte eman zituen instrumentu hori ikasten. Gerora, bidaia bat egin du uda instrumentua zabalduta dagoen hamabi herritan barna, berak "Zetaren Bidea" deitu duen proiektua gauzatu nahian. Arabiar kulturako...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Hondakinak murrizteko Europako Astea
Ekintza ekologikoen inguruan sentsibilizatzea, kontsumitzaile arduratsua izaitea, tokiko produktuak erabiltzea, hondakinak sailkatzea... hori da azaroaren 18tik 26a arte baratze botanikoak proposatzen duen gogoetaldia. Karia horretara, helduentzat eta haurrentzat animazio desberdinak antolatuak dira. Parte hartzeko eta egitarau zehatza jakiteko 05-59-26-34-59...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, Departamenduko gorputz heziketa erakundeak eta ''Osasuna'' elkarteak partaidetzan, antolatzen dute ''Form'Equilibre'', euskaraz ''Plomu itxura'' izenda dezakegun tailer berria. ASEPT erakundeak finantziaturik eta urririk izanen den tailer hori hirigune elkargoko jende adinetako guzieri idekia izanen da lehen aldikoz. Bere helburua du biziaren kalitatea hobetzea, xutik egoiteko manera atxikitzeko behar diren jestu eta...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Jean-Claude Mailharin, Zabalik elkarteko kideak, Amikuzeko herrietan abiatu itzulia segitzen du. Herriz-herri etxetiargoak izan duen garrantzia gure ekonomian, jendarte harremanetan eta gure izaitearen ukazioan, horrela bistaratu nahi du.
Aldi huntan, Arbotin mintzatuko da, azaroaren 18an, ibiakoitzez (10:00). Interesatuak diren guziak gomitatuak dira. Ez da zaharren kontu bat bakarrik! Gure amikuztar psikologia ulertzeko hari zenbait hemendik tiratu behar dira!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Aitzineko urtetan bezala, Beñat Laxagueren inguruan osatua den taldeak larrazkeneko kantaldia antolatzen du, Aiziritzen, azaroaren 19an, igandez (15:30). Bi talde famaturen entzuteko parada emana da.
Lehenik, Menditarrak taldea, hau jada hemen ongi preziatua dena. Bozak nahiko azkarrak eta ozenak dituzte eta kantu desberdinen emaiteko ahala badute. Diren neurrira, hain gora heltzeko, behar da segur lan handia egin eta gero behar da mugitu, kantaldietara joaiteko, hala nola Korsikan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016