Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Alda mugimenduak egoitza berria - Kontzertuak - Antzerkia - Baleak Elkartean solasaldia

Alda mugimenduak egoitza berria

Aldak, Baionan duen egoitzaz gain, bertze bat Hendaian ideki du. Horretarako, otsailaren 23an (18:00), lokalaren estreinaldirako denei idekia den gaualdi berezia antolatuko du. Lokala Irandatz auzoan kokatzen da.


Kontzertuak

Otsailaren 24an, larunbatean (18:00), Gaztelu Aretoan Reggae eta Dub estiloko musika onenen fusioa izanen da. "Lanetik Egina" eta "Eskifaia" elkarteek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Bertsu saioa

Elgenian, otsailaren 23an, bertsu saio baten entzuteko gomita zabaldua da. Haira Aizpurua eta Maialen Lujanbio bertsulariak hor izanen dira, Xalbat Alzugarai gai emaile ukanen dutelarik. Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak dira antolatzaile.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Heriotze - Lan eskaintze - Bide heste - Pilota Lesbats medikua auzian

Heriotze

Iragan asteartean bere azken egoitzara eremana izan da Uztaritzeko aurpegi ezagun bat, Amédée Machicote 89 urtetan, mundu bat biltzen zela ehorzketako mezan. Sortzez itsasuarra, gazte denboran Aljeriako gerla jastatu behar ukan du. Lanbidez iturgina, bere bizi parte handiena Baionako ospitalean bere ofizioan ereman du. Yvette Larronde anderearekin 63 urte bazuen esposatua zela, alaba bat ukan du eta Purguko Sankastenea etxean bizi zen. Lanarekin batean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Ehorzketak

Otsailaren 8an, frango herritarrek jakin gabean, Lasan iragan dira Jeanine Petoteguyren ehorzketak. Duela 89 urte Etxoinia herriko ostatuan sortua zen, 7 haurride kondatzen ziren familian, 6 neskato eta mutiko bat. Bertze anitz bezala, bizitzak eta lanak manaturik gazterik herritik joana zen, Angelun zuen bizilekua. Eroriko bat eginik, ospitalerat altxatua zen eta pausatu da denen ustegabean. Bataiatua izan zen elizan ukan du azken zeremonia, Amestoy apezak beti bezala eman duen meza kartsu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Ikastaroa - Ihauteriak

Ikastaroa

Otsailaren 19an hasi eta 23an bukatuko da euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa herriko "Ametza" ikastola aterpetzen duen kultura gunean. Aste batez, astelehenetik ostiralera, Joana Olasagasti dantzariak eta Maryse Urruty antzerkilariak oren bat eta erdiko tailerrak eginen dituzte (9:00-12:00). Aste bukaeran, familiei erakutsia izanen da. 8 urte baino gehiagokoei idekia da, 75 euro kostako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Eskubaloia

Gizon helduen hirugarren taldeak Orteseren kontra irabazi du, 31-26.

Neska helduen bigarren taldeak irabazi du Denguin taldeari, 17-16.

Erregional mailan, Kanbo/Irisarriko hemezortzi urtez petikoek Mios-en irabazi dute, 29-22. Euskaldunak beti multxoko lehenak dira.

Heldu den aste hondarrean - Hiru partida izanen dira eta denak inportanteak. Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldeak larunbatean Bruges/Lormont errezebituko du (19:00). Frantziako xapelgoan,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016